Hommage à Bernat Etxepare à Duzunaritze-Sarasketa

Rien sur le premier écrivain en langue basque, ni dans son village, ni pour indiquer sa maison natale. Cette anomalie, voire ce scandale, viennent de cesser depuis le week-end du 16-17 septembre. A l’initiative de Naziogintza taldea, d’Euskaltzaindia, de la mairie de Bussunaritz et d’Euskal Kultur Erakundea, ont été organisées deux conférences sur l’écrivain, prononcées par les universitaires Aurelia Arkotxa et Philipe Chareyre. Une plaque a été apposée sur la maison natale de Bernat Etxepare. Enfin une statue monumentale du poète-visionnaire a été érigée à l’entrée du village, œuvre du sculpteur Piarres Erdozaintzi-Etxart. Ces manifestations se déroulaient en même temps que la fête de la vallée d’Hergarai, ayant lieu cette année dans le village. Voici le texte de l’allocution prononcée devant la statue par l’écrivaine Edurne Alegria, déléguée de Naziogintza taldea.

SARASKETAKO HITZALDIA

Duela hiru urte Duzunaritze-Sarasketara etorri ginen Bernart Etxepareren jaioterria ezagutzeko xedearekin. Eta guztiz harrituta geratu ginen ikusi genuelarik bere herrian, Etxepare handiak, gure literaturaren aitzindariak ez zuela neholako monumentu edo oraitarririk bere omenez, ez eta plaka xume bat ere.

Imajinatzen al duzue, adibidez, Molière handiak Parisen bere figura gogoratzen duen oroitarririk ez izatea? Imajinatzen al duzue Cervantesek ez edukitzea museo bat edo plaka bat Alcalá de Henaresen, bere jaioterrian? Bidegabea iruditu zitzaigun lehenengo euskal liburuaren egilea bere sorterrian ahantzia izaitea, eta pentsatu genuen gabezia hori bete behar zela, Naziogintza Taldean uste baitugu bere kultura goraipatzen ez duen Herria galbidean dagoela.

Asko zor dio Euskal Herriak Bernart Etxepareri. Inprenta asmatu eta 100 urte geroago, bera izan zen, hain zuzen, euskaraz izkiriatutako lehen liburua argitara eman zuena 1545ean, Linguae Vasconum Primitiae izenburuarekin. Bidea ireki zien euskara eta euskal literaturari, hurrengo urteetan Leizarragak, Axularrek eta Sarako Etxeberrik, besteak beste, zabalduko zuten bide bera.

Naziogintza Taldean pentsatu genuen premiazkoa zela Bernart Etxepareri merezi zuen aitorpena egitea bere sorterrian, herrikideek ez ezik, Euskal Herri osoko euskaldunek eta euskaltzaleek Sarasketako seme kuttunaren berri ukan zezaten hona etortzerakoan. Horren karietarat, bere omenezko monumentu bat herriko toki ageri batean altxatzea bururatu zitzaigun. Ideia hori bideratzeko, harremanetan ezarri ginen Duzunaritze-Sarasketako Herriko Etxearekin, Hergarai Bizirik taldearekin, Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundearekin eta Euskaltzaindiarekin. Gure asmoaren berri eman genien, eta erran behar dugu, hastapen beretik harrera ezin hobea eman ziotela denek egitasmoari. Hainbat bilkura egin ondoren, Duzunaritze-Sarasketako Herriko Etxeak ekimena aitzina eramateko ardura hartu zuen, eta Piarres Erdozaintzi-Etxart, bertako zizelkariari, Etxepareren omenez harrizko estatua bat egiteko manua eman zion. Hau da, hain zuzen, gaur modu ofizialean estreinatuko duguna.

Naziogintza Taldeak eskerrak eman nahi dizkie Duzunaritze-Sarasketako Herriko Etxeko, auzapez jaunari, jaun-andere hautetsiei, posible egin baitute, egun, Bernart Etxeparek merezitako monumentua ukaitea bere sorterrian. Piarres Erdozaintzi-Etxart zizelkariari, bere lan bikainarengatik. Euskal Kultur Erakundeari eta Euskaltzaindiari egitasmo honi sostengu osoa emateagatik. Hemendik aitzinera Baxe Nafarroako herri eder hau bisitatuko dutenek haren seme ospetsuaren berri izanen dute, eta Sarasketak merezitako toki bat izanen du euskal letren herrien artean.

Mintzaldi hau burutzeko, Etxeparek eman zigun aholkua, 500 urte geroago, bizirik dirauela oroitarazi nahi dugu: “Euskara, jalgi hadi plazara!”, idatzi zuen bere liburuan. Beraz, euskaraz mintza gaitezen, euskaraz bizi gaitezen, euskarak euskaldun egiten baigaitu, Euskal Herriari izena eta izana ematen dion funtsezko eta ezinbertzezko osagaia denez. Atxik dezagun euskara ez bakarrik bihotzean eramanez, baizik eta, batez ere, aho-mihitan erabiliz.

Gora euskara eta gora Bernart Etxepare!

Duzunaritze-Sarasketan, 2023ko buruilaren 17an

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).