Uztailak marka berribat hautsi du euskoari dagokionez, 67 komertzio, enpresa eta elkartek bat egin baitute sarerarekin hilabete bakarrean. 460 zerbitzu-emaileen aurkitegia eguneratu eta Interneten ezarri dugu. Bertan (hemen klikatua: www.euskalmoneta.org/lannuaire-des-prestataires) atzemanen dituzu zure etxe ondoan euskoa onartzen duten enpresa, saltegi eta elkarteak, lurraldeka eta kategoria profesionalaren arabera sailkatuak.
Lurralde mailan aipa dezakegu Eztigar sagarnoa eta Arretxea arnoa, sarean sartu direla, edo Larzabal LSO banatzailea, Landibarreko Biolangerie des Moulins okindegia, ELB laborari sindikatua, eta abar.
Herri eta hirietako berritasunen artean, Idoki sor-markako etxalde ekoizpen berri batzuk euskotan paga daitezke orain (euskal xerria, oilaskoa, behi gasna, ardi gasna…) merkatuetan edo etxaldeetan, baina baita kafea edo jatetxea ere Angelun, harakina edo beste 9 ostatu jatetxe Baionan, ogia Baigorrin, bio erosketak Donibane Lohizunen, krepak eta betaurrekoak Donibane Garazin, Biarritzen e.a.