Xuti Gazte dinamikako kideak Miarritzen elkartu dira gazteek etxebizitza eskuragarria izan behar dutela aldarrikatzeko. Herrian bizi nahi dutelako, gazteak ere apirilaren 1ean Baionan mobilizatuko direla adierazi dute ekintzaileek.
Espekulazioaren eraginez Ipar Euskal Herritarrek ez dutela beren herrietan etxebizitzarik lortzeko aukerarik azpimarratu du Xuti Gaztek. Bigarren etxebizitzaz bete den Ipar Euskal Herrian, Miarritzen berean, azken datuen arabera 10 700 bigarren etxebizitza direla ohartaraziz.
Gazteak ezin emantzipatu
Azken asteetan onarturiko konpentsazio neurriak egoera aldatuko duela eta hobekuntzak ekarriko dituela etxebizitzaren eskuragarritasunean onartzen badu gazte dinamikak, neurri honekin ez dela aski ere argi utzi du.
Xuti Gazteren adierazpenak “gazteok ezin gara emantzipatu” erranez gazteriak bizi eta lan baldintza prekarioenak dituen sektorea ordezkatzen duela dio eta ezin duela etxebizitzaren alokairua ordaindu, are gutxiago salmenta prezioa ere gehitzen du.
“Horregatik, herrian bizi nahi dugulako, gazteok ere apirilaren 1ean Baionan mobilizatuko gara.” gomitarekin ekintza borobildu du dinamikak.