Hauteskunde departamentalen emaitzak publiko egin dira eta EHBai presente izanen da heldu den igandean 7 kantonamendu desberdinetan (2015ean bost kantonamendutan izan ziren): Hendaiako Kantonamendua; Donibane Lohizune; Bidaxune-Amikuze-Oztibarre; Uz-taritze-Errobi-Urdazuri; Errobi Aturri; Baigura Mondarraine eta Euskal Mendia.
Emaitza positibo horien artean, Hendaiako kantonamenduan, lehenak direla nabarmentzen du.EHBai-k. Azkenik, azpimarratzekoa da 2015eko Departamenduko bozetan EHBaik 17 779 boz bildu zituela, eta 2021ekoetan 20 821, EHBai, Ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetan aurkeztu den indar politiko bakarra izan delarik.
Ipar Euskal Herria ordezkatzeko ahalmena duen mugimendua
Nahiz eta abstentzioak gora egin, EHBAI-en emaitzek gora egin dute 2015eko bozekin konparatuta. EHBai-k lortutako emaitza horiek, azken urteetan eramandako lanari esker dira eta azken Herriko Etxeetako hauteskundeetan abertzaleek lortutako emaitza onen segida bezala kontsideratzen ditu EHBai-ek. “Kolektiboki lortutako emaitza da. Urratsez urrats eta urtez urte, abertzaleek defenditzen dituzten ideiak geroz eta sustengu gehiago lortzen dute jendartean”.
Heldu den igandean, lehen itzulian EHBai-ri erakutsitako atxikimendu bera agertuko dela espero du alderdi abertzaleak. Departamenduko hauteskundeetako lehen itzuli honetan, ezkerreko alternatiba sinesgarria direla frogatu dutela eta mobilizazio azkarragorat deitzen du EHBai-k. haren alde bozkatu duten guziak eskertuz.
EH-Baiko garaipen horrek pozten nau. Bigarren itzulia egin ondoren, Iparraldean abertzaleok bigarren indar politikoa izanen garelarik, murgiltze irakaskuntza aurreratzeko indar gehiago egonen da.
Biba zu Jakes
Ez ahantz helburu inportanteentarik bat : eskuindarr guziak ere gainditu behar dira.
Baionan lepenistak beti azkarrak dira, bereziki adindunetan. Nire konduz hau da inportantenea.
Gero, zoritxarez, beste eskuindarrak ez dira hain eder konportatzen, bereziki baionan.
Ezker abertzale batzuek ahantzi dute.