Marianne Madona laikoa

Mariainne

Iparraldeko euskaldunen gehiengoak uste du frantsesa dela. Nolaz horretaratu gara, gure oinarrizko euskaldungoari bizkarra emanez ? Arrazoi “cluster” bat ikusten dut metatua : gerlen eragina, zentralizazioa, eskola elebakarra, gisa bereko irrati eta telebistak, propaganda nazionalista… Baina guztien gainetik iduri zait bi gailentzen direla: Estatuaren indarra eta Frantziak bere buruaz ematen digun itxura feminino sakratua, maitagarria, gogo-bihotzen lilluragarria.

Oso indartsua da Frantziako Estatua, aspalditik errotua, zentralizatua, jakobinoa. Gisa batez Estatu perfektua da. Nazioaren ikuspegi monolitiko, absolutista du, beharrik norbanakoaren askatasunez poxi bat orekatua.

Bi errealitate baizik ez du ezagutzen: bera eta herritarra. Pertsona bakoitza bakarka hartzen du, eta gisa guztiez integratzen.

Estatu babeslea da, bereziki segurantza sozialaz eta lege sozialez, berriki arte bere Colbertismoaz ere. Murrizketa liberalen despit, Frantziako “l’Etat-Providence” bizi da oraino hein eder batean, eta horretan jendeak abantaila handia du, bereziki ekonomiako krisialdien eztitzeko.

Estatua eta ekonomia, eskuz-esku, kasik guziahaldun edo ahalguzidun egin zaizkigu. Frantziako nazional-kapitalismo horretarik bazter legokeen eremu librorik ez dugu gehiago. Laborariak ere, nekazariak, sistemari oso lotuak daude, bereziki primen bitartez. Instituzio publikoek, eta bereziki Estatuak, gure diruaren erdiaz goiti kudeatzen dute.

Hots autonomia pertsonal guti dugu, autonomia nazionalik batere ez. Hizkuntza bakarraren eremua da Frantzia, eta sona handia du hizkuntza horrek. Mundu zabaleko eliteena egon da berriki arte, jende ikasiarena, “la langue universelle”. Euskara etxeko hizkuntza dugu, pribatua, lagunartekoa gehienetik ere. Bainan etxetik ere haizatzen digu Frantziako telebista elebakarrak.

Gainera, eta beharbada oroz gainetik, Frantzia seduktore izigarria da, hainbeste gauza on eta ederren jabea, eta hain ongi baliatzen ditu bere popagandan: munduko klimarik hoberenak, bazter zoragarriak, gaztelu ikusgarriak, artistak ugari sail guztietan, gastronomia zinez aberatsa hainbeste ardo eta gazta ezberdinekin, literatura bat ikaragarria, giza eskubideen bi aldarriak, —1789koa eta 1948koa—, babes sozial aurrerakoia… Beraz Frantzia ezin da hastiatu.

Berak ongi badaki, eta bere abantailen hobeki finkatzeko, andre sakratu baten itxura hartzen du. XIX. mendean Jules Michelet historialari famatuak Jeanne d’Arc heroi gaztearen aurpegi maitagarria eman zion bien mirespenez: “Le sauveur de la France devait être une femme. La France était femme elle-même.” Beste idazle famatu batek figura mitiko eta mistiko hori bururaino eramango dio : De Gaullek “La Madone” eta “Notre-Dame la France” deituko du. Bitartean Errepublikak Ama Birjinaren irudi hori laikotu du “Marianne” sonatuaren itxuran: horren burua postako zeiluetan ageri da, eta bere soinarekin udaletxeko areto nagusian bapo. Kolonietan Frantzia “la Mère-Patrie” deituko da, eta gurean herritar anitzek blasfemiotzat hartuko digute “Enbata zikin” hauen oinarrizko aldarria, 1960an lehentze oihustatua, laster Mixel (eta ez “Mitxel”) Labégueriek abestua, “Euskadi bakarra da gure aberria!”

Luze joango zaigu jatorrizko bekatu orijinal horren gainditzea. Bainan abertzaleen aldarriak Iparraldeko historian orrialde berri bat ireki du. Aitzinetik hemengo euskaltzale nagusiak abertzale agertzen ziren Hegoaldeari zegokiola, haatik uzkur eta herabe gelditzen hemengo kasuan, Madonaren mirespenak izoztu balitu bezala, Xaho barne.

Aro hori bukatu da. Frantzia ezin badu hastiatu ere, Frantziako Estatuari buru eman behar dio Akitaniako Baskoniak bizirauteko. Espainia ordea zezenaren itxuran agertzen zaigu, eta nire ustez bi Estatuen aurpegi ezberdin horietarik datoz parte handi batean mugaren bi aldeetako euskaldunen erantzun ezberdinak: Zezenari oihal gorria edo ihesa, Andreari loreak edo ezinbestean etsipena.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).