Ürrüstoiko pastoralez

USrrustoiPastoralAbdelkader

Birus berri horren kausaz, aurten Arrast-Larrebieu / Ürrüstoi-Larrabilen eman beharra zen Abdelkader trajeria 2021eko utzi behar ukan dugu, baina karia horretara jakinarazten dut ez dateala herri horretan emaniko lehena.

Pastoral guztien zerrendan, bat agertzen da Ürrüstoin antzeztua 1796an, Frantziako Iraultza denboran : Prodiga (Prodigoa). Berezitasunik badu, eta lehena izenburuan: lehenagoko pastoral guztiek titulua frantsesez dute, Ürrüstoiko horrek salbu, eta pieza hori ere beste tokietan frantses izenburuz L’Enfant prodigue deitua zen. Bigarrena, azken peredikuko bertsoetan, garai hartako ürrüstoitarrak ber denboran errepublikano eta katoliko agertzen zaizkigula, euskaldun eta frantses ere bai, oraikoak bezala funtsean. Bestalde satan dantzariak Iraultza denboran agertu ziren pastoraleko tauladan, haatik ez dakit Ürrüstoin gertatu zen, ala beste udalerri batean. Lehengo pastoral hori bi liburutan aipatzen du Wentworth Webster ingeles idazleak (1828-1907). Hona lehen aldikoa, zitaziozko frantses bitxi batean hasia : Le Prodiga fut “ereprésantée par Le Juenese de Vense (Abense de Bas / Onizepea) Le jour Le 20 auvoust 1770, plus ceste pièce a été ereprésantée par le juenese Darrast (Arrast / Ürrüstoi) Le jour le 19 Juin 1796.” Gero idazle ingelesa bere frantses onera pasatzen da : “Il y avait eu bien des changements entre les deux époques. En 1770, pour conclure, les acteurs disaient Dügün te deon kanta / orok algarreki ! (Chantons le Te Deum / tous ensemble!).

En 1796, les mots te deon (Te Deum) furent biffés ; on a écrit au-dessus d’abord nacionaren fabori (nazionearen fabore) ; mais cela même ne fut pas jugé suffisant, et on l’a rayé pour écrire en sa place : kaminola (chantons la carmagnole !). Saint Claudius et sainte Marsimisse, provenance de Montory, est écrit sur du papier avec des comptes en assignats. De sorte que même les pastorales, les compositions les plus antihistoriques qui furent jamais écrites, peuvent nous enseigner quelque chose sur l’histoire de la grande nation de la France.” (Wentworth Webster, Les pastorales basques, in La tradition au Pays Basque, 1899 urtean agertua, Elkar argitaletxeak 1982an berriz publikatua. Liburu hori Donibane Lohizunen 1897ko abuztu / agorrilan eginiko “Congrès de la tradition basque” bilkuran eman ziren mintzaldiez osatua dago, Webster jaunaren hitzaldia barne 227. orrialdetik 259.era.)

Ürrüstoiko pastoralaz goian errana errepikatzen du Les loisirs d’un étranger au Pays Basque liburuko 257. orrialdean, (Saone et Loire, 1901, Elkar etxeak 1998an berriz agitaratua), ondoko lerro eta bertso hauek gehituz 257-259 orrialdeetan :

On a ajouté (usaiako idazkiari) les vers suivants de la même écriture que cette dernière date (1796). Ils ont été biffés depuis, mais ils sont encore lisibles :
Biba biba Frantzia / biba biba nazionea
Biba biba (er)repüblika / eta asanblada güzia.
Biba Frantziako jeneralak / eta soldadoak oro
Züentako lotsa dira / mündüko erresuma(k) oro.
Emigrantek eta apezek / Frantziarik joan zirenean
Uste züen jinen zirela / sei hilabeteren barnean.
Ez züen uste Frantzian / hain soldado abillik bazela
Uste züen oro ehorik / bürüzagitüren zirela.
Citoyen, zure erresumalat / plazer düzünean joanen zira
Kiristitü zirelakoz / ütziren deizügü hura.
Kondizionereki gerlarik / guri emanen ez düzüla
Eta kiristi legea erresuman / eta Repüblika ezariren düzüla.
Eta hotsemazüe orai / gitean erretira
Eman nahi deizüet orori / ardo hon batetarik edatera.

Azken perediku hori grafia berrian eman dut.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).