10. Libertimendua Donapaleun

LibertimenduaMattin IRIGOIEN – Donibane Garazik ospatu du berea, lehenago Irisarrik egina zuen, Aldudeko balean ere ari dira, Makea Lekornen berdin, Baionan ere zerbait ospatu dute jada, … ihauterien eredu zaharra biziberritzen ari da azkarki aurten. Heldu den igandean otsailaren 25ean Amikuzek du bere aldia, eta hamargarrena izanen baita, eder eta indartsu agertu nahiko dute bolant dantzari, musikari, bertsulari eta zirtzilek.

Otsailaren 25ean, igande goizeko 10etan abiatuko da karrika itzulia igerilekuko aparkalekutik, herriaren itzulia egin eta abere merkatu plazan kokatu arte 11etan, oren bat et’erdiko emanaldiarentzat, aipatu partaide guziak aldizka, zirtzilak usu orro eta behargabeko solasetan, dantzariak argi, garbi eta lerden, eta bertsulariak denen borobiltzeko prest, bestaren izpirituaren alde.

Halaere, ez bada ere deus salatzekorik, aurtengo afitxako marrazkiak zenbait pista emaiten ditu hunkiko diren gaieri buruz.

Ondotik ihauterietako bazkaria Airetik gelan izanen da usatu bezala, ikastolak eskainirik 16€tan. Azken terrentek ordu dute oraino beren izena emaiteko deituz: 06 81 51 96 83ra.

Neguko aro bat izaiteko arrisku guziak dira egun hortan ere, euria edo hotza. Baina pestaren helburua da iguzkia animatzea ager dadin gure gogoen eta zangoen berotzera. Azken urteetan, beti hala izan da, hastapenean ez bazen, eguerdi ondoan beti agertu baita. Hala izan bedi aurten ere!

Baina, mirakuilu horren ikusteko, hurbildu beharko da Donapaleuraino…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).