Apirilaren 6ko biltzar nagusian Bizi !k Lurzaindiaren aldeko bilketan parte hartzea erabaki du. Mugimendu ekologista eta altermondialista laborantza lurretaz jabetzeko sorturiko egiturari elkartzen da, beraz eta, gure bazkide eta sostengatzaile guztiak gure gisara egitea deitzen ditugu.
Egitura berri horren garrantzia kontuan harturik, Bizi !k leku berezi bat atxikiko dio urriaren 6an, Baionan, antolatzen duen Alternatiba izeneko egun herrikoi eta alternatiboan laborarantzari dagokion gunean.
Bizi ! bezalako elkarte batentzat, Lurzaindiaren lurren espekulazioaren aurka eta laborantza herrikoiaren aldeko ekintza sostengatzea zentzuzkoa da. Aldarrikatzen dugun transizio ekologikoa eta soziala ahalbidetzeko beharrezkoa da laborantzarako lurrak eta lurraldean ahal bezain bat laborari mantentzea. « Amalurra zain dezagun », -Lurzaindiaren lema- kalitatezko eta lekuko ekilagaien ekoizpena bultzatzea erran nahi du, eta, garraioen prezioaren emendatzea kontuan harturik, ezinbestekoa den zerbait da. Laborantzarako lanpostuak mantentzea erran nahi du ere, baserri zonaldeetan gizarte lotura ahalbidetuz.
Estatu frantsesean, berotegi efekturaren %20a laborantzak eragiten du. Lurzaindiak aldarrikatzen duen laborantza herrikoia, iraunkorra eta lekukoa ziklo naturalak eta baliabide naturalak errespetatzen ditu. Errazago izango zaio desafio klimatikoari aurre egitea laborantza industrialari baino.
Lurzaindiak 350.000 euro bildu nahi ditu 2013an. Enpresa, kolektiboa edo elkartea izan, edonork parte hartu dezake. Bizi !k guztiak gomitatzen ditu Lurzaindiaren ekimena indartzea lurraren espekulazioaren aurka, lurren menderatze kolektiboa eta laborantza herrikoiaren alde.
Informazio guztiak: www.lurzaindia.eu / [email protected] / 05 59 65 46 02
Bizi !
Cordeliers karrikako 20an 64 100 Baiona
Tel : 05 59 25 65 52 / 06 45 16 14 77