2500 pasa jende bildu ditu Larunbatean, irailaren 16an, Baiona zeharkatu duen “Stop-Mines-EH”k deitutako urre meategien kontrako manifestaldi aldarrikatzaileak. Parte hartzaileek argi utzi dute SudMine eta Vallier jaundari, haren lehendakariari, Euskal Herriaren altxorra amalurra dela eta urre meategien proiektu zentzu gabearen kontra herritarrak, elkarteak eta hautetsiak mobilizaturik jarraitzeko prest direla.
2500 pasa jende bildu ditu Larunbatean, irailaren 16an, Baiona zeharkatu duen urre meategien kontrako manifestaldi aldarrikatzaileak. “Ama lurra” dela “gure altxorra” zion banderola atxikitzen zuten manifestaldira deia luzatu zuten hainbat erakunderen ordezkariek (Stop-Mines EH, CADE, Inter-Amap, Bizi, ELB, Biharko Lurraren Elkartea, Idoki, Lurzaindia). Ondotik urre meategien kontra beren iritzia adierazi duten hainbat hautetsi (auzapez bai eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria barne) heldu ziren. Jarraian, Bizi!ren militanteek inguratzen zuten SudMine enpresaren burua den Vallier jaunak gidatzen zuen pala mekanikoa ikusten ahal zen.
Orotara 2500 pasa manifestariz osatutako jende lerro luzea Lauga-tik Xaho Kaiara joan da Baiona trebeskatuz… Bideo osoan zehar Bizi!ko kideek manifestariak eta herritarrak animatzen zituztenVallier Jaunarek harremanetan sartzerat esku paper honen bidez.
Manifestaldiaren bukaeran hainbat hizlarik (CADE, Inter-Amapa eta Stop-Mines-EHko bozeramaileek bai eta ere Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria den Jean-René Etchégaray-ek) berretsi dute amalurra dela gure altxorra eta urre meategiak diren proiektu zentzu gabe horren ezeztatzea lortu arte mobilizatzea egoiteko beharra… edozoin izanikan ere erabakia, SudMine-ek herri bat bere meategi proiektuaren kontra aurkituko duela marka.