Lurraldearen banaketa administratiboa eztabaidan da azken denboretan : lurralde kolektibitate berezia, kantonamenduen mapa berriak, Baxe Nafarroko herri elkargoen bateratzea… Hainbat hipotesia aztertzen ari diren honetan, EHBai-ek bizpahiru ohar helarazi nahi ditu bere ikusmoldearen argitzeko :
-
Metropolizazioaren aldeko tendentziak indartzen diren unean, ipar Euskal Herri barnekaldearentzat lurralde proiektu azkar baten lantzea beharrezkoa da. Lurralde antolaketa egokiaren inguruko gogoeta ikuspegi global batetik eta epe luzeko perspektibarekin aztertu behar da. Gaurko hautuek errealitateer erantzun behar dute eta ez kalkulu numerikoeri edota kalkulu politiko elektoraleri.
-
Ipar Euskal Herrirako elkargo berezi baten aldarrikapenak sekulako atxikimendua duen honetan, Euskal Herriko lurraldearen errealitatea kondutan hartuko ez lukeen edozoin opzio guziz onartezina litaike (halanola kantonamenduen karta berriarentzat). Xiberoa ala Amikuze eta Iholdi-Oztibarre Biarnoari lot litzazketen hipotesiek ez dute biharamunik ukan behar.
-
Garazi-Baigorri, Amikuze eta Iholdi-Oztibarreko herri elkargoen geroaren eztabaidari dagokionez, egiazko eztabaida prozesu gardena eta herritarra idekitzea eskatzen dugu : informazio bilkurak, ikuspegien konfrontazioa, herritarren iritzia biltzeko mekanismoak… Hau ezin daiteke prezipitazioan egin eta prefetak aurreikusi epeek ez diote eztabaida parte hartzaileari tokirik uzten.
-
Gainera, eztabaida demokratikorako hitzordu ezin hobea hurbiltzen zaigu, 2014ko martxoko hauteskunde munizipalekin. Hartu beharreko erabakiak hauteskunde biharamunerat gibelatuak izan daitezen eskatzen dugu proiektua kanpaina denboran eztabaidatua eta molde demokratikoak trenkatua izan dadin. Gainera, 2014ean hautatuko diren hautetsiek dutelako biharko egitura(k) kudeatu beharko.