Larunbatean, apirilaren 2an, BATERA plataformaren deiari erantzunez ehunka herritar mobilizatu dira Ipar Euskal Herriko 4 gune ezberdinetan HELEP bakarraren aldarrikatzeko. HELEP edo Ipar Euskal Herri elkargo baten sorrera, momentu historikoa da lurraldearentzat. Karia horretarat, Euskal Herriko Garapen Kontseiluak antolatzen foro partehartzaile bat antolatzen du, beste aktore sozio ekonomikoekin eztabaidatzeko aukera eskainiz 2016ko apirilaren 14an, ostegunarekin arratseko 18:00etan Baionako elkarteen etxean. Jarraian, zuzenean izena emaiteko parada eta maiatza bukaera arte, 158 herri kontseiluek HELEP aren alde ala kontra bozkatzen duten jakiteko manera atxemanen dituzue.
Ziburuko Portuan, Baionan, Oskaxeko Lepoan, Uztaritzeko Herriko Etxe Aitzinean eta Seaskak bere 34 ikastoletako 100 bat ordezkarirekin Kanbon,ehunka izan dira herritarrak beren sustengua erakusten HELEP bakarrari eta Baterak Karabanaren laguntzaz eraman duen kanpainaren bukaera ospatzen. Alabainan, Batera plataformaren kanpainak 158 Herri zeharkatu ditu, bertan biztanleak eta hautetsiak topatuz. Milaka izan dira gurutzatuak izan diren pertsonak elgarrekin instituzio aldaketaren gaia jorratzeko parada ukan dtuenak.
Joan den Larunbateko topaketen xedea ere hautetsi guzier orroitaraztea zen HELEP bakarrari BAI bozkatzearen inportantzia!
2016eko apirilaren 2an, larunbata goizez Ipar Euskal Herriko 4 gunetan BATERAk Karabanaren Itzuliearen amaiaera azpimarratzeko egin elgarretaratzeetan irakurri den mezua:
Azken aste hauetan BATERA informazio karabana Iparraldeko bideetan gaindi ibili da.
Herritarrengana joan gara, Euskal Herri Elkargoari buruz informazioak ematera.
Auzapez gehienek, gai horren inguruan beren iritzia edozein izanik ere, ongi-etorria egin diote karabanari, autobusa aparkatzeko baimena emanez edota bilkura eta eztabaida publikoak antolatzeko gelak prestatuz.
Mezu horren bidez eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu.
Esker bereziak ere luzatu nahi dizkiegu mobilizatu diren xoferrak, horien laguntzarik gabe kanpaina ez baitzen bururatzen ahalko.
Karabanaren antolaketa hortan BATERAko militanteak hamarnaka mobilizatu dira, herriz herri, plaketak banatzeko eta herritarrekin mintzatzeko.
TXALO handi bat eta eskerrik beroenak denei.
Ariketa demokratiko hortaz harro izaiten ahal gara, gure lurraldearen kohesiorako onuragarria baita.
Ondoko egun eta asteetan herriko kontseilu guziek Euskal Herri Elkargoari buruzko iritzia eman beharko dute.
Proiektu horrek Iparraldeari ezagupen instituzionala emanen dio lehen aldiz.
Politikoki azkartuko du Eskualde handi berrian.
Lurraldea orekaz eta elkartasunez garatzea ahalbidetuko du, kostaldeko zein barnealdeko herritarren onurako.
Horregatik da BATERA plataforma proiektu horren alde mobilizatu.
Eta horregatik diegu galdegiten herriko kontseilari guziei horren alde bozkatzea.
Zilegi da dudak ukaitea proiektu horren inguruan.
Guk ere segituko dugu Lurralde Kolektibitatearen alde egiten, ahalmen handiagokoa, sinpleagoa eta demokratikoagoa baita.
Bainan Hautetsien Kontseiluak eta Estatuko zerbitzuek pausatzen ziren abantzu galdera guziei erantzunak ekarri dituzte.
Gaur egun beldurrak pizten segitzea eta sasi-dudak indartzea, batzuek egiten duten bezala, Iparralderako proiektu ausart bati ezetz erraitea da.
Gure lurraldeko hautetsiek aukera historiko hau punpean hartu behar dute, baliabide instituzionalak hartuz, Iparraldearen historian atal berri bat denek elkarrekin idatz dezagun!
Euskal Herri Elkargoari bai!
INVITATION – FORUM DE LA SOCIETE CIVILE
GOMITA – GIZARTE ZIBILAREN FOROA
Jeudi 14 avril à 18h Maison des associations – Bayonne
Apirilak 14, osteguna – 18etan Baionako elkarteen etxean
Ipar Euskal Herri elkargo (HELEP) baten sorrera, momentu historikoa da lurraldearentzat.
FORO partehartzaile honek, beste aktore sozio ekonomikoekin eztabaidatzeko aukera emanen dizu.
Herriarteko elkargo hori sortzen balitz, Ipar Euskal Herri maialn politika publiko nagusien kudeantza ahalbidetuko luke : garapen ekonomikoa, garraioak, lurralde antolaketa, tokiko zerbitzuak, ingurumena, kultura eta hitzkuntza…
Maiatza bukaera arte, 158 herri kontseiluek bozkatuko dute Ipar Euskal Herri hirigune proiektuaren kontra edo alde.