Orekaren balada

EnbataSarHitzaPolitikan dabilenak ekilibrista lanak egin behar izaten ditu, maiz; bereziki akordio politikoa bilatu nahi denean. Adostasunak nekez eraikitzen dira, eta aise suntsi daitezke: aski da harrixka bat mugitzea, etxe guztia erortzeko.

Errazagoa da kalapita, bakoitza berean tinko egonez. Urte anitzetako elkarrizketen eta pazientziaren emaitza izan da azken urteetan Ipar Euskal Herrian izan den adostasuna, erakunde baten alde. Haize ufada gogor batek jo zuen, ordea, Paris aldetik, eta harrizko etxe hori azkarki inarrosi, Vallsen ezezko irmoaren eta prefetaren proposamenen ondotik.

Oreka galtzeko heinean egon da batasun zabal hori. Orain egokitu da hiri erkidego edo herri elkargo handi horri baiezko erantzuna ematea, oreka ez hausteko; beti ere, Lurralde kolektibitatearen helburua jomugan atxikiz.

Bistan da, erabaki horrekin ez ziren uxatu nahi abertzaleak ez direnak. Baina orekak krak ez egitekotan beste muturrekoak ere goxatu nahi izan dira. Xede horrekin, batzuk hasi dira esplikatu nahiz hiri erkidego hori izan daitekeela biharko erakunde autonomoa.

Batetik, departamenduak desagertzera doazelako, omen, nahiz eta Frantziako Senatuak berriz ere berretsi duen departamenduenganako atxikimendua.

Bestetik, gutxietsiz Lurralde Kolektibitatean “tematzen” direnen jarrera.

Gauza bat da herri elkargoen antolaketari buruz erabaki bat hartzea, gai horretaz ere erabaki behar baitzen. Baina nekez sinetsaraz daiteke Frantzia jakobinoak Ipar Euskal Herriaren eskura utziko duela tresna bat,  herri honi autonomia eman diezaiokeena epe luzera.

Ezin uka eskura dauden tresna guztiak erabili behar direla, boterea lortzeko bidean. Haatik, Lurralde Kolektibitatearen alde manifestazioak egiteko garaia bukatu den bezala, garbiki erran behar da bere arriskuak dauzkala oreka baitezpada mantendu nahi izateak, bereziki prefetaren asmoetara egokitu behar bada.

Eguneroko dinamika politikoan sartua denak informazio guztiak eskura dauzka, oreka horren korapiloak ulertzeko, hautu bakoitza esplikatzeko. Politika urrunxeagotik segitzen duenak zailtasunak dauzka ñabardura guztiez ohartzeko, sukaldean gertatzen dena, gehienetan sukaldean gelditzen delako. Ez dauka horregatik interes gutxiago sukaldetik kanpo daudenen begiradak, eta aberasgarriak dira haien gogoetak egoera politikoaz, edota iritziak hautu politiko, taktiko edo estrategikoez, denen ikuspegiarekin aberasten eta aitzinatzen baita herri bat.

Bakoitza bere arloan ari da zerbaitetan, eta arlo eta toki bakoitzatik gauzak gisa batera edo bestera ikusten dira. Eta oreka zaintzea ez da bakarrik politika arloko oreka zaintzea, oreka politiko batek beste gisako  desorekak sor ditzakeelako.

Azken hogei urteetako dinamika pragmatikoan, aitzinamenduak egin dira. Horietatik bat da Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren onarpen zabala.

Baina dinamika hori bihurgune batera heldu da. Merezi du balorazio sakon bat egiteak, ikusteko ea, aitzinamenduez aparte, mugak eta gibelatzeak ere ez diren izan.

2015ean, frantses alderdiak hurbildu dira gehiago abertzaleen posturetara, ala frantsesek abertzaleak epelarazi dituzte gehiago?

Zein norabidetan mugitu da soka? Departamendu hauteskundeak aukera onak dira oreka batzuk hausteko (behin behinean bederen) eta beste batzuk sortzeko: ozen eta ahalkerik gabe adierazteko abertzaleen proiektua Euskal Herri batu eta independente bat lortzea dela. Eta bide horretarako estrategia ezin dela izan Frantziari eskatu eta eskatu ibiltzea, ororen buru nahi ez den hori onartzeko.

Laborantza Ganberaren ereduari jarraiki, proposamen berritzaileen tenorea da. Eta sokaren bestaldekoek argi dezatela zenbateko lehentasuntzat daukaten Ipar Euskal Herriaren egituratze hori.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 thoughts on “Orekaren balada

  1. Zure galderarekin bat egiten dut. Ene ustez, abertzaleak hurbildu dira biztanleengana, baina horrek ez du baitezpada eragin jendea abertzale bihurtzea.

Comments are closed.