Ohar batzuk FLNCren erabakiaz

FLNCEkainaren 25ean, asteazkenean, webguneetako albiste nagusi izan zen. Biharamunean, egunkarietan bigarren planoan gelditu zen, eta geroztik hona webguneetan ez du tokirik izan. Gertakaria ez da garrantzi gutxikoa, ordea: Korsikako FLNC erakunde armatuak borroka armatua behin betiko utzi duela jakinarazi du, 14 orrialdeko agiri batean. Merezi baino interes gutxiagorekin begiratu zaio gertakari horri, bai Euskal Herritik, bai Frantziatik. Frantziako Gobernuaren erreakziorik ez da heldu oraino. Hona gertakari horri buruzko hausnarketa batzuk:

1. Euskal Herriko oihartzuna
Korsika ez da Euskal Herria, ez eta ere Ipar Irlanda. FLNC ez da ETA, ez IRA. Korsikako erakundearen atentatu gehien-gehienak materialak ziren. Logikoki, FLNCk borroka armatua uztearen eragina ez da ETAk eta IRAk uztearena bezain handia. Hala ere, milaka atentatu egin ditu FLNCk, eta beste milaka atentatu egin dituzte Korsikako beste erakunde armatu abertzaleek. Korsika egon da gehiago Irlandara eta Euskal Herrira begira, alderantzizkoa baino. Horrek esplika dezake Euskal Herritik zergatik ez zaion eman hainbesteko garrantzia. Alta, Korsikak berak merezi du interes gehiago jar diezaiogun, eta gaia sakon dezagun: zein izan da bertako aldarrikapen abertzalearen ibilbidea? zein izan da FLNCren historia korapilatsua? zein izan da 2003ko uztailaren 6ko erreferendumetik honako bilakaera politikoa Korsikan? zein da gaur egungo indar harremana eta egoera politikoa, soziala eta kulturala? eta abar.

2. Frantziako oihartzuna
Frantzian oihartzun gutxi edukitzeak eta Frantziako Gobernuak isiltasunarekin erantzuteak erakuts dezake, batetik, Korsikako “arazoa” jadanik ez dela arazo azken urteetan Frantziarentzat, ez behintzat 70ko hamarkada bukaeratik 90ko hamarkada bukaera artean bezainbat. Bestetik, Korsikako mugimendu independentistak azken urteetan hartu duen indarra eta Korsikako aldarrikapen politikoak gutxiesteko eta ukatzeko bidea da.

3. Korsikako testuinguru politikoa
FLNCk aipatu du azkenaldian Korsikako Lurralde Asanbladan urrats handiak egin direla elkarrizketaren bidean, eta hainbat lege onartu direla Korsikaren alde, abertzaleen eta abertzale ez direnen onespenarekin. FLNCk hor ikusten du giro berri bat, borroka armatua uztea azaltzeko. Independentziaren bidean lan gehiago egiteko aukera gisa ikusten du hori, eta horretarako borroka armaturik gabeko egoera hobetsi du. Halaber, azken hauteskundeetan eta azken-aurrekoetan, abertzaleek indar handia erakutsi dute eta alkatetza garrantzitsuak eskuratu dituzte (Bastiakoa adibidez).

4. Korsikako armak
Korsikak badauka beste arazo bat armekin, azken bi urteetan gordinki agertu den gisan. Azkenaldian hilketa anitz gertatu da, kontu garbiketak dira, politikarekin zerikusirik ez dutenak. Korsikako indarkeria mafiekin lotuta izateak mesede gutxi egiten zion FLNCri eta bere irudiari. Faktore hori ere kontuan hartzekoa izan daiteke FLNCren erabakian.

5. Nazioarteko testuingurua
FLNCk aipatzen du bere agirian, Irlandan eta Euskal Herrian ere borroka armatua utzi eta urrats berriak egiten ari direla bakeari eta independentziari begira. Kataluniako eta Eskoziako prozesuak ere aipatu ditu. FLNC sortu zen garaian, borroka armatua zabalduta zegoen ezker-eskuin, nazio askapenerako mugimenduetan edota ezker muturrekoetan. Gaur egun, erakunde armatu politiko gehienak desagertzen ari dira, eta FLNC izan zitekeen segitzen zuen bakarra Europan, erabaki hau ez balu hartu. Independentziaren bidean urrats baketsu eta handiak egiten ari diren herri gutxituen artean egon nahi du Korsikak. Hori izan daiteke FLNCren erabakiaren arrazoi nagusia.

6. Korsikako erreakzioak
Korsikako klase politikoak begi onez hartu du FLNCren erabakia. UMPko Camille Rocca-Serrak argi erran du ez diela aterik itxiko eztabaida demokratikoan parte hartu nahi dutenei, eta ez dela iraganera begiratu behar, baizik eta etorkizunera. Eta Korsika ere ez da gutxi sufritu duena. 90ko hamarkadan abertzaleen arteko kontu garbiketa latzak izan ziren, dozenaka hilketa izan zirelako. Zauri haien gainetik, gaur eta bihar elkarrekin lan egiteko borondatea dagoen bitartean, aitzina daiteke. Alde horretatik, Euskal Herriak ere badu zer ikasi Korsikatik.

ALERIA
Aleria-ko arno kooperatiba ohia : 1975eko agorrilaren 22an, Azzione pè a Rinascità di a Corsica – Arc-eko dozena bat militantek ihiziko armekin arno kooperatiba okupatu zuten. Estatuak elkarrizeta errefusatu zuen bertara olde bat igorriz buruz burukako borrokaldi labur eta odoltsu batekin bukatuz: bi jendarme hilak eta militante bat larriki kolpatua. Urte bat geroago FLNC sortzen zen.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Ohar batzuk FLNCren erabakiaz

  1. Azterketa bikaina Eneko, bainan zure analisian puntu nagusia falta da, hain xuxen FLNC-en erabakiaren lehen arrazoina dena: FLNC-en adar politikoak, Corsica Libera-k herriaren sustengu politikoa galdua duela. Aski da ikustea nolako emaitzak izan dituen azken lau urteetako hauteskundeetan. Oraino 2010-eko hauteskunde territorialetan % 9 egiten zutenean, iazko eta aurtegoetan % 6/7-tara erori dira. Aldi berean, bortizkeria baztertzearen eta bizi politikoko erantzukizunetan parte hartzearen hautua egina duen PNC / Femu a Corsica koalizioaren goititze ikaragarriak espazio politikoa jan dio Corsica Liberari.
    Aski da ikustea koalizio honek nolako emaitzak bildu dituen joan diren herriko etxeetako bozetan: Simeoni Bastiako auzapez, Angelinik Porto Vecchio-ko herriko etxea bere ganatzer etab. PNC-ek, sortu zenetik, 2002-an, ekintza politiko publikoaren hautua egin zuen, bortizkeria baztertuz, ugartearen autonomiaren erdiesteko bide bakar gisa. Emaitzak hor dira.
    Aldi berean, Korsikak bizi dituen erahiltze, atentadu, racket eta bestek, ez dute FLNC biziki lagundu.
    Hala ere, gauza bat ez da sekula ahantzi behar: FLNC-en ekintzak ez balira hor izan iragan hamarkadetan, klanizmoak, ustelkeriak, espekulazioak eta betonatzeak, Korsika ehortzia izanen zutela gaur egun. Bakoitzari berea zor zaio.
    mixel bidegain

Comments are closed.