475 euskal preso politiko 79 espetxetan sakabanatuta direla aurkezten digu Etxerat-en maiatzeko txostenak.
- 365 preso espainiar estatuko 44 espetxetan sakabanatuta
- 101 preso frantziar estatuako 28 espetxetan sakabanatuta
- 6 preso Euskal Herriko 4 espetxetan
- 1 Ingalaterrako espetxe batean
- 1 Portugalgo espetxe batean
- 1 Sei Kondarrietako (Ipar Irlanda) espetxe batean
- 8 preso espetxeratze arinduan, pairatzen dituzten gaixotasunak direla eta
- 64 euskal preso Euskal Herritik 1000 eta 1100 kilometrotara dauden espetxeetan
- 132 euskal preso Euskal Herritik 800 eta 990 kilometrotara dauden espetxeetan
- 159 euskal preso Euskal Herritik 500 eta 790 kilometrotara dauden espetxeetan
- 37 euskal preso Euskal Herritik 400 eta 490 kilometrotara dauden espetxeetan
- 72 euskal preso Euskal Herritik 400 kilometrotara baino gutxiago dauden espetxeetan
- 3 euskal preso Euskal Herritik urrun dauden 3 herrialdetako espetxeetan
Zuentzat -Etxeratekoentzat bezala- 475 presoner (EPPKkoak) horietaz kanpo direnak ez ote dira ‘”euskal preso politikoak”?
Ez da hori baitezpadako egia, halabainan.
Zendako ez bertzeak ere aipatu? edo bederen tituluan eman: “Etxeraten araberako euskal presoen sakabaneketa zenbakitan”.
Jakin nahia
Eta EPPKkoak ez diren presonerak ez ote dira “euskal presoak”?
Jakin nahia
Artikuluaren sarreran eta artikuluan berean azpimarratua den bezala, Enbata.info-k Etxerat-en txostena du sarean ezartzen. Enbatak preso politiko guziak (kolektibokoak edo ez) hala kontsideratzen ditu eta hainbat aldiz hori idatzi du bere aleetan, kolektiboarekin desadostasuna erakutsi duten presoen bazterketa kritikatuz ere.