Hizkuntza desoreka intimoa

“Hiztegi kokina” hiztegi ttipia.

Bikote mistoetan, euskara ikasteak eta etxeko hizkuntza ohiturek talka egiten dute usu. Euskara ikasia duenak frustrazioa sentitzen du eta elebidun osoak aisetasuna bilatzen. Bikotekidea ez denez irakaslerik hoberena, euskararekin eta senideekin harreman goxoak segurta daitezke jolasa lehenetsiz eta presioa saihestuz.

“Zuk, zer xantza duzun, irakaslea etxean duzu!” Euskaldun baten bizikideak euskara ikasten duelarik, maiz entzun ditzake horrelako oharrak.

Baina, pertsona hori galdekatzen delarik, gehienetan, ez da suhartasun bera nabaritzen… “Bai, C1 gainditu dut… Baina senarrarekin mintzatzea ez dut lortu… Eta seme-alabekin are gutiago… Aspergarria naizela erraten didate euskaraz mintzatzera entseatzen naizelarik.

Korrontearen kontra

Ene inguruko bikote “mistoetan”, hots, batek euskara berant ikasi duelarik (nahiz eta maila ona izan) eta besteak “betidanik” dakielarik, salbuespenak salbuespen, guti dira euskara etxeko hizkuntza nagusia dutenak. Badakigu hizkuntza ohituren aldatzea ez dela errex, bereziki desoreka sortzen duelarik. Baina oso frustragarria da. Batek indar anitz ematen duelarik euskara ikasteko, nahitaez, nekeari lotzen dio mintzatzea, eta hori onartzen du (bestela, aspalditik amore emanen zuen). Alabaina, parean duenak ez du bide bera egin behar izan. Elebidun osoa beti bizi da bi hizkuntzetan, batetik bestera errexki pasatzen, batzuetan ohartu gabe. Solaskideari egokitzen zaio, gaiari, egoerari, hizkuntza bat edo bestea baliatzeko. Urak bide errexena hartzen duen bezala, komunikatzeko egokiena zaion hizkuntza hartuko du. Ez ditu baitezpada trabak nahi mintzatzeko momentuan. Batek korrontearen kontra igeri egiteko laguntza nahi luke, besteak uraren joaira segitzeko ohitura duelarik.

Bikote “mistoetan”,
euskara berant ikasi duenak
korrontearen kontra igeri egiteko laguntza nahi luke,
besteak, “betidanik” dakienak,
uraren joaira segitzeko ohitura duelarik.


Pintza eta trukesak

Bestalde, bi pertsona edo gehiago elkarrekin bizi direnean, gatazkak badira beti, guti edo aski. Harremana sano baldin bada, gatazkak etengabe doitzen dira, mintzatuz bereziki. Hizkuntza, komunikatzeko tresna da. Ongi menperatzen duzun hizkuntzan, adierazteko finezia baduzu. Aldiz, ikasten duzularik, nabardurak erakusteko zailtasunak badituzu. Zure bizikidearekiko harremanean arantza bat baldin baduzu, ilea kentzeko pintza baliatu nahiko duzu, ez eta arotzaren trukesak. Hor, harremana da inportanteena, eta euskara bigarren mailara pasa daiteke… Bikotean, indar jokoak izan daitezke, edo botere kontuak (bereziki gizarte patriarkaleko bikote heterosexualetan…). Euskara ongi menperatzen ez duena ahulagoa da bere eremua defendatu behar duenean. Badaki besteak pazientzia behar duela parean, eta zure parekoaren pazientzia agortzeko arriskuarekin aritzea ez da goxo. Laburbilduz, bikotekideak ez dira irakasle egokienak!

Hizkuntzarekin jolastea

Hobe da beraz gauzak arinago hartzea eta ez sobera hobendun sentitzea, bikotekidearekin erdaraz mintzatzean. Ez du erran nahi, bi bikotekideak hiztun osoak ez baldin badira, euskarak ez duela lekurik haien artean. Agian erritual batzuk adosten ahal dira familian euskarari lekua emateko, familiako euskararen arnasguneak: astean behineko afari berezia, mendiko ibilaldiak, asteburu bat hegoaldean… Baina euskaraz mintzatzea hautu bat baldin bada etxean, bederen, “hizkuntzaren karga mentala” ez du euskara gutiago menperatzen duenak eraman behar, aski baitu ikasteko kargarekin. Bikotean ere, jolas bat izan daiteke. Lagun batek behin erran zidan emaztearekin erdaraz ari zen momentu bakarrak zirela mokokaldiak eta amodioa egiten zutelarik. Beharbada, Hiztegi ttipiak ezagutu balituzte, bereziki “Hiztegi kokina” (1) eta “Hitz larriak, irainak eta kitzikak” (2), hori ere lortuko zuten!

Eta ez bada lortzen, bego… Jostagarriagoa baldin bada kixkun-kaxkun aritzea gau eskolako mintzalagunekin, bakoitzak bere buruari presiorik eman gabe, hala bedi. Bai euskararekin, bai senideekin, harreman goxoak atxikitzea inportanteena delako.

https://on.eus/wp-content/uploads/2025/05/2020_ht_kokina.171414.pdf
https://on.eus/wp-content/uploads/2025/05/2020_ht_irainak.171532.pdf

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude