Bizi elkarteak, irailaren 12tik 15era, Klima Egonaldiaren laugarren edizioa antolatzen du. Ipar Euskal Herrian ekin nahi duten pertsonen saretzeko eta formatzeko, mehatxatzen gaituzten arriskuei (klima-nahasmendua, desberdintasunen igotzea, eskuin muturraren gorakada…) buru egiteko gure esku diren ekintzak proposatuz.
Hogei bat formakuntza eta mahai-inguru badira egitarauan: lurren artifizializazioa, burujabetza zehatzak, publizitatea, eskuin muturraren kontrako estrategiak, etxebizitza, ekitaldi antolatzea, praktika militante onak, Herriko Etxe mailako ekintzak, desobedientzia zibila, alternatiben deskubritzea…
Bizik bere 15. Urtemuga ere bertan ospatuko du atzera begirako erakusketa batekin, hitzaldi berezi batekin eta besta giroko gaualdi batekin irailaren 14an, larunbatarekin, Foisis (Itoizen kantuak), Elektruka (zuzeneko elektrofolka) eta Fraggle (DJ seta)-rekin.
Ekitaldia, urririk da, parte hartzeko izena eman behar da eta dena Mugerre Elizaberriko Ibar Trinketean iraganen da.
Informazio guzia hemen: https://bizimugi.eu/eu/2024ko-klima-egonaldia eta izena emateko klika hemen!