EAJk eta PSE-EEk salbatu dute gobernua

Gorka Peñagarikano Goikoetxea, Argia.eus-etik

EH Bilduren igoera oso handia izan da; sei ordezkari irabazi ditu. Baina ez da nahikoa izan EAJri aurrea hartzeko. Bi indar abertzaleek 75 eserlekutatik 54 izango dituzte –botoen %67–. Bestalde, Espainiako eskuinak aurreko legegintzaldian baino bi eserleku gehiago izango ditu, zortzi.

Bien baturak gobernua osatzeko 38ko langa gaindituko ote zuen ala ez, horixe zen gaueko galdera nagusia. Eta botoa ematea erabaki duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek baietz esan dute. EAJk lau legebiltzarkide galdu ditu 2020ko hauteskundetatik hona, 27rekin geratu da, baina boto-emaileek berretsi diote konfiantza alderdi jeltzaleari.

Izan ere, nahiz eta EH Bildurekin berdinduta gelditu eserleku kopurutan, alderdirik bozkatuena izan da beste behin EAJ. Botoen portzentajean, ia hiru puntu atera dizkio –30.000 boto inguru–. Gobernua osatzeko, jeltzaleek ohiko bazkide PSE-EEren atea joko dute, zeinak ospatzeko zer ere baduen: bi ordezkari irabazi ditu Eneko Andueza zerrendaburuen alderdiak; hamabi izango ditu. Beraz, Imanol Pradales lehendakari izendatzeko balizko inbestidura batean, aise helduko lirateke botoen gehiengora –39 boto lituzkete bien artean–.

EH Bilduk duela lau urte baino sei legebiltzarkide gehiago izango ditu, inoizko gehien. Balizko gobernu bat osatu ahalko luke PSE-EErekin, baina sozialistek dagoeneko esana dute ez luketela subiranisten gobernurik babestuko.

PPk, eserleku bat irabazita, zazpi legebiltzarkide izango ditu Eusko Legebiltzarrean, eta Voxek bereari eutsi dio Araban. Beraz, Espainiako eskuinak eta ultraeskuinak zortzi eserleku izango ditu Gasteizko ganberan, aurrekoan baino bi gehiago, seitik zortzira igarota.

Sumarrek sorpresa eman du Araban. EiTBren apirileko inkestak, eserleku bat ematekotan, Bizkaian ematen zion. Otsailean, berriz, inkesta-etxe berak, Gipuzkoan ematen zion.

Podemosek sei legebiltzarkide zituen aurreko legegintzaldian, hamaika izan zituen duela bi, eta bakar bat ere ez du eskuratu hauteskunde hauetan.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 thoughts on “EAJk eta PSE-EEk salbatu dute gobernua

  1. Une historiko batera iritsi da Euskal Herria, edo Euskal Herriaren Mendebaldea behintzat. Bi alderdi abertzale politikari denen buruan daude. Eskuinak apur bat irabazi duen garai haietan, mutur guztietako abertzaleek batu behar dituzte euren indarrak. EAJ eta EH Bilduren arteko jaurlaritza berri bat komeniago izanen da EAJ eta PSOE-ko alderdien artean baino, lehenago egiten zen bezala. Elkarren artean indarrak batuz, Ibarretxe planari berriz abian ezarri beharko lukete, eta euskarari indar gehiago eman epaile espainiolistek inposatu nahi dutenari aurka eginez.

  2. Belle progression pour EHBildu , qui avance dans les fief de EAJ , du PSOE et du PP .
    EAJ résiste très bien , malgré la perte de députés .
    Le PP , progresse grace a une campagne ultra cool , a l’opposée d une stratégie brutal d’Ayuso . Mais le PP perd définitivement ses bastions de la Rioja Alavesa . Vox garde sont député en Araba , surfant sur une droite anti foraliste , anti immigration et sécuritaire .
    Le PSOE perd des plumes mais gagnent 2 députés . Eneko Andueza ferait bien d’envoyer un bouquet de rose rouge a Sumar avec un petit mot ” Te quiero “!!
    Sumar gagne 1 député , et avec le sourire . Son objectif étais de détruire Podemos . Et voila que le gauche de la gauche Espagnole se retrouve atomiser , réduite a quasi rien . Si Podemos et Sumar avait unie leur force , EAJ et le PSOE n aurai pas eu de majorité stable et aurai été contraint de négocier un programme plus a gauche !!
    Mais regardons en détail :
    En 2020
    Podemos 72113 votes 6 députés (alliance Podemos , Ezker Anitza /IU )
    Equo 11718 votes 0 députés
    TOTAL 83831 votes 6 députés
    En 2024
    Podemos 23679 votes 0 députés
    Sumar 35092 votes 1 députés ( alliance Sumar 4000 votes , Mais Pais 4000 votes , Equo 12000 votes , E.Anitza /IU 15000 votes )
    TOTAL 58771 votes 1 députés ( ou 4 députés en allant groupé )

Comments are closed.