Mugerreko hezeguneen artifizializazioa: baimena legez kanpokoa da

CADE, Association Mouguerre Cadre de Vie, Bizi!

Mugerreko auzapezak Enovis enpresa Mugerreko hezeguneetan instalatzeko eman berri duen antolaketa-baimenaren txostenak ahantzi du publikoari ezagutaraztea ematerat oinarrizko elementu bat. Instalazioa SAGE Aturri ibaiaren behealde (SAGE/UAKE Uraren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema) arauak “lehentasunezko” gisa sailkaturiko hezegune batean aitzin ikusia da, eta horrek gunearen suntsipena arras debekatzen du.

Mugerreko auzapezak 2024ko urtarrilaren 30ean sinatu zuen Europako Merkantzia Zentroaren (CEF) Garapen Kontzertatu Eremuaren (ZAC) barne diren Mugerreko hezeguneen azken 12 hektare urbanizatzeko baimena. Hori trenbide-lineak zabaltzeko eta mediku materiala saltzen duen eta bere jarduerak trenetan merkantzien garraioarekin zerikusirik ez duen Enovis enpresaren instalatzeko.

Antolaketa baimena aurkeztean, abenduan egin zen «bide elektronikoen bidezko publikoaren parte-hartzea» (PPVE/BEBPP) prozedurari hasiera eman zitzaion. Gero ohartu ginen oinarrizko informazioa ez zela publikoari agerian eman: guneak SAGE (SAGE/UAKE Uraren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema) Aturri ibaiaren behealde eremuak “lehentasunezko(1) gisa sailkaturiko 1,3 hektareako hezegune bat barne hartzen du. Alta, arras debekatua (2) da lehentasunezko hezegune hauek suntsitzea. Ez da kalte-ordainaren erabiltzerik Enovisi ez dagozkion kasu oso zehatzetan izan ezik. Beraz, Enovis toki horretan instalatzea sinpleki ezinezkoa da.

Mouguerre Cadre de Vie elkarteak borondatezko errekurtso baten karietara idatzi zuen Mugerreko Auzapezari, urbanizazio-permis honen baimena ken zezan. 2024ko apirilaren 30era arte egin dezake. CADE prest da auzibide errekurtso baten egiterat lanen gelditzeko posibilitatea ukaiteko, sekulan azken hauek hasten badira. Errekurtso horrek nabarmentzen du ezinezkoa dela lehentasunezko hezegunea hunkitzea eta Enovis-i dagozkion beste puntu batzuk, bereziki prefetak babesturiko espezieen habitatak suntsitzeko salbuespena trenbide proiektuetara soilik mugatu duela.

Errekurtsoak azpimarratzen du, halaber, ondoko eta ibaiaren behealdeko etxebizitzetako uholde-arriskuaren makurtzea frogatua dela topaketa eremu hori desagertzearekin batera, Aturrin uholdeak izanez geroz.

Gainera, SEPAk (gunearen antolaketaren arduradunak) 2000ko irailaren 18an emaniko “Uren Legea” dekretu bat baliatzen du obrak jada baimenduak direla kontsideratzeko. Baina testuaren berrirakurketa soil batek erakusten du urbanizazioa emateko baldintzak baldintzatuak direla CEF-aren 100 hektareatik 10 eta 20 hektarea artean diren bezala atxikitzeari, ezin irazgaizten ahal den gunearen kotserbatzeko (dekretuaren 8. artikulua). Testuan zehazten da, halaber, «baimenaren titularrak indarrean den araudi guziak bete behar dituela edo uren politikaren arabera etortzekoak direnak bete beharko dituela». Lehentasunezko hezeguneen artifizializazioa debekatzen duen SAGE araudia errespetatzeko beste arrazoi bat.

Gogoratu Enovis instalatzeko aterabide alternatiboak badirela: CEFaren ondoan den Salines gunean (10 hektareako industriagune alfer utzia, Euskal Elkargoa da horren jabe, antolaketak deskontaminatzea ahalbidetuko luke) edo Saint Martin de Seignanx-en enpresari jadanik eskainitako eraikitzeko egokitu lursail bat. Azken aterabide honek, Enovis Aturriren beste aldera eramaten badu, eragin positiboa izanen du, hala ere, Ipar Euskal Herriko eta Saignanx-eko SCoT (Lurralde Koerentzia Eskeman) delakoaren mailan aplikatzen den Zero Artifizializazio Garbi legearen barnean.

Azkenik, artifizializazio-proiektuan trenbideari eskainitako eremuari dagokionez, ez da berehalako kalterik operadoreei urbanizazio-baimena kentzea (Brittany ferries-en instalazioa eta Novatrans-en zabaltzea) zeren hezeguneen lurreztatzea proiektu horientzat bigarren fase bati bakarrik lotua da, goizenik 2025erako aitzin ikusia, emanak izan diren plangintzen arabera, eta lehen fasearen arrakastaren baldintzapean.

(1) Hezeguneek funtzio nagusiak betetzen dituzte uraren kudeaketan, uholdeen erregulazioa, emari apalen laguntza eta ura araztea ahalbidetuz. Animalia edo landare biodibertsitate biziki aberatsaren euskarriak dira. Funtzio hauek klima-aldaketaren eraginei buru egiteko inguruneen eta lurraldeen erresilientzia hobetzen laguntzen dute. Hezeguneen artean, lehentasunezkoak bezala sailkatuak direnek erronka bereziak dituzte uraren kudeaketari edo biodibertsitateari dagokionez. Babesturiko 58 espezie bizi dira Mugerreko hezeguneetan.

(2) 4. Araudia: lehentasunezko hezeguneak edozoin kaltetarik babestu (irakur SAGE Aturri ibaian behera araudiaren 25. orria) : www.pyrenees-atlantiques.gouv.fr/contenu/telechargement/42305/268743/file/SAGEAdouraval_REGLEMENT_rapport.pdf

SAGE Aturri ibaian beheraren CLEk C2 D2 xedapenean identifikaturiko lehentasunezko hezeguneetan (azken hauen mapa araudi honetan ageri da), zeharka bada ere, hezegunearen gainaldeetako eremuetan antolaketak eginez, hezeguneak lehortzen, ureztatzen, irazgaizten edo lurkatzeko lurrez osatzen dituzten ICPE eta IOTA-k debekatuak dira

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).