Zer lan bada Xiberoan?

PrintFriendly and PDF

Zuberoako gazteek lanik aurkitzen ez zutela, eta, aldi berean bertako lantokiek langilerik topatzen ez zutela ikusita abiatu zuten Zuberoako lanbideen gidaliburua egiteko xedea. Jarraian ikusiko duzuen bideoan, Joana Hoqui Azia elkarteko kideak iaz Topatu-ri egin elkarrizketan argiki presentatzen du Azia elkartea eta honen azken egitasmoa:  “Xiberoko lanbideen gidalibürüa”.  Apirilaren 7an, neskenegünarekin, goizeko 9 orenetan Irabarneko jauregian gomita luzatua zaigu Xiberoko lanbideen gidalibürüaren presentaketa ekitaldirat. Bertan “beste Xibero bat heldu dela ikusteko, Xiberoko aberastasunen deskubritzeko, han gazteek zer bide duten untsa edo hobeki bizitzeko… ezagutzeko parada ukanen dugu.” Azia elkartean dioten bezala, izpiritu eraikigarrian:  “eskas direnak kritikatzen egoiteko ordez, nahi dena faltan izanez geroz… egiten hasiz!”.

Gida

Xiberoko lanbideen gidalibürüaren presentaketala kümitüa

Azia alkarteko kide, gazte, partaide tekniko, sos lagünzale, entrepresa, Xiberoko eta kanpoko bizizale… Azia alkarteako kideek plazarekin kümitatzen zütügü, Xiberoko lanbideen gidalibürüaren presentaketala, apirilaren 7an, neskenegünarekin, goizanko 9 orenetan Irabarneko jauregian.

EGINGEIAK :

Xiberoko lanbideen gidalibürüa : zentako, nola ?
Gidalibürüan aipatü geien presentaketa eta eztabada :
- Xiberoko enplegüa bi hitzez
- bideo llabürrak : xiberotar gazteek haien ofizioa eta ebilbidea presentatzen
- gazteak ekonomiaren geroaz axolatzen:

Entrepresen transmisionea
Entrepresa bürüen %57ak 55 urtez goiti dü. Zer tresna balia genezake geroaren prestatzeko ?

Lanaren ikusteko manera berri bat?
Lana ala inganioak, gazteek lehentarzün berriak dütüe. Jenteek ez düe haboro bizi orotan ber ofizioa begiatzen. Entrepreser dea kanbiamen horier lotzea?

Segürtarzünik gabeko enplegüak
Emazteen %28ak denbora ezosoko kontratüak badütü, gizonetan %9ko heina delarik. Lan eskazarengatik dea ala haütü bat da?
Eraikuntzan langileen %95a gizonak dira, eta kontrarioa jenteentako zerbütxüetan : badieia gizonentako eta emazteentako lanak ?

Lürraldearen beharretan bermatzen diren formakuntzak eta ikerka lanak eraiki
Asmagintza eta ikerka sailean, enplegüak %290az emendatü dira 10 urtez: Xiberoko ekonomiaren geroa hortik abiatzen dea?

Ekonomia berdea, biharko ekonomia ?
Xiberoan, energiaren parte handiena etxeetan gastatzen da (%37). Eraikintza sailak zer elkibide atzamaiten ahal dü ber zoinean ekolojia eta ekonomiaren joanarazteko?
Xiberotar indüstria janari bestelakatze, aeronautika eta energia ekoizpenetara (gasa, petrola, nüklearra) bideratü da. Zer bide merkatüer eta lürraldearen beharrer arrapostü emaiteko?

Espero dügü saldoan jinen zidela ikerka lan horren bildümaren ikustera eta gurekin eztabadatzera Xiberoko ekonomiaren geroaz. Gure presentaketatik landa, proposatzen deiziegü gurekin hiru pintxoen jatea eztabaiden jarraikitzeko. Plazer badüzüe, izenak eman etzazüe, heben klikatzez, apirilaren 4a gabe, jakin dezagün gora behera zonbat jente badatekean.

Azia alkarteko taldea

One Comment

  1. Larrandaburu Robert
    Posted 03/04/2018 at 08:20 | Permalink

    Biba zuek. Plazer egiten dü jakitez gazteek, Xiberoko geroa beren eskuetan har dezen.