UEUk prest ditu Baionako Ikastaroak

JardunAurten 8 ikastaro antolatu ditu UEUk Baionan, joan den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Aurtengo leloa JARDUN izanen da, Udako Ikastaroak lan egiteko, ikasteko eta ideiak trukatzeko foro ezinhobeak direla azpimarratzeko asmoz. Izena emaiteko erabil www.ueu.eus helbidea.

Iñaki Alegria UEUko zuzendariaren arabera, duela 43 urte Ipar Euskal Herrian sortu den UEUk “lau hamarkada daramatza euskara eta unibertsitatearen alde lanean.” “UEUk betetzen duen funtzio garrantzitsuenetako bat jakintza eta aditu euskaldunen topagune eta akuilu izatea da“. UEUren zuzendariak azpimarratu du ere arnasguneak behar ditugula euskararen garatzeko, eta Udako ikastaroak horren adibide argiak direla.

Aurten UEUk AEK-rekin hitzarmen bat sinatu du. Horren bidez AEK-k Udako Ikastaroak Baionan egiteko espazioak utziko dizkio UEUri eta bere aldetik UEUk egin ahalak eginen ditu AEKren formazio-beharren asetzeko. Iñaki Alegriak erran duen bezala “UEUrentzat ezinbestekoa da Ipar Euskal Herriko erakundeekiko elkarlana sustatzea, eta hitzarmen hau sinatzea benetan pozgarria da guretzat. Bide batez, sare euskaldun hori osatzera gonbidatzen zaituztet udako ikastaro hauen bidez”.

Ikastaroei dagokionez JARDUN leloa hautatua izan da aurten udako ikastaroetan jendeak aditz honen bi adierak praktikan emaiten dituelako: hots, alde batetik lan egiten du eta bestetik, hitz egiten du, harremanetan jartzen da… UEU erakunde bizia eta partehartzailea da, eraikitzailea. Aurten, gainera, garrantzi berezia izango dute jardunaldiek, eta horri ere egin nahi izan diote erreferentzia lelo honekin. 34 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatuak izan dira aurten orotara. Baionan 8 ikastaro eskainiko direlarik AEK-ren egoitzan.

Arte bizietan hezkuntza proiektuak diseinatzen.   
Baiona, Uztailak 8-10

Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan.  
Baiona, Uztailak 9-10

Literatura ahoz aho: ahozko euskal literaturarako bide berriak.
Baiona, Uztailak 9-10

Helduen euskalduntze alfabetatzea: moldaketa beharra.   
Baiona, Uztailak 8-10

Eskola libre eta demokratikoak (II): askapenerako pedagogia baten oinarriak.
Baiona, Uztailak 9-10

Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak.
Baiona, Uztailak 9-10

Zuzenbidea eta naziogintza (I): Bolkestein Zuzentarauak Euskal Herri osoan aritu ahal izateko eskaini behar duen aukeraz.
Baiona, Uztailak 8

Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria.
Baiona, Uztailak 8-9

Hiru formatu desberdineko ikastaroak badira:

      1. Ikastaro espezializatuak: ikastaro hauek egiteko aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da.

      2. Dibulgazioko ikastaroak: Interes orokorreko ikastaroak dira eta jakintza maila zehatzik ez da behar.

      3. Garapen pertsonaleko ikastaroak: ikastaro hauek pertsona moduan garatzeko balio dute; galerak modu baikorrean bizitzen ikasteko adibidez.

Prezioak eta Diru Laguntzak:

MOTA

OROKORRA

MURRIZTUA

ikasleak, langabeak
eta jubilatuak

UEU KIDEA

10 ordu

70 euro

63 euro

52,50 euro

12 ordu

84 euro

75,60 euro

63 euro

15 ordu

105 euro

94,50 euro

78,75 euro

18 ordu

126 euro

113,40 euro

94,50 euro

20 ordu

140 euro

126 euro

105 euro

JARDUNALDIAK

30 euro/DOAN

10 euro

22,50

Laguntza garrantzitsuak badira aurten udako ikastaro hauetan parte hartzeko:

  • Ikasle, langabetu eta jubilatuen matrikuletan BEHERAPENAK eskaintzen ditu UEUk (ikusi goiko taula)

  • BERRIALAGUNA. UEUko bazkideek duten deskontu bera izango dituzte.

Izena emateko epea jadanik irekia da eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago egin ahal izango da matrikula.

Informazioa eta matrikula: www.ueu.eus

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).