Lurralde hizkuntzetan ikastearen eta irakastearen alde

EuskalKonfederazioa
Euskal Konfederazioak antolaturik irakaskuntza elkarteak (Biga Bai, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Erakasleak eta Seaska) bai eta AEK, Uda Leku eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluako ordezkariak prentsaren aitzinean bildu dira joan den astean azaroaren 30ean Parisen Hezkunde ministeritzaren aitzinean iraganen den manifestaldia aurkezteko.

Manifestaldi horretara Euskal Konfederazioak parte hartzen duen Pour que vivent nos langues kolektiboak deitzen du (ikus deialdia eta petizioa Change.org webgunean). Kolektibo hori lurralde hizkuntza desberdinen alde ari diren mugimenduek osatzen dute: bretainiarrek, korsikarrek, okzitandarrek, katalanek, alsaziarrek, itsasoz haratagoko lurraldeek…

Manifestaldi horren helburua Jean-Michel Blanquer ministroak irakaskuntza arloan lurralde hizkuntzen kontra daraman politika salatzea da. Izan ere, lizeotako irakasleen eta batxilergoaren antolaketaren erreformek eta irakaskuntza publiko elebidunean murgiltze esperimentazioak garatzeko ezarri oztopoek lurralde hizkuntzez egin irakaskuntza larriki kaltetzen dute. Pour que vivent nos langues kolektiboak interneten zintzilikatu petizioan dioen bezala, egiazko linguizidioa da frantses gobernuak daraman politika.

Ipar Euskal Herrian ere erabaki politiko horien desmasiak sentitzen dira, irakaskuntza eragileek prentsaurrekoan adierazi bezala.

Lehen mailan adibidez, murgiltze gelak esperimentazio gisa idekitzeko eskaerak oztopatu dituzte iaz Ainhoan, Irisarrin eta Angelun (azkenean guraso eta irakasleen mobilizazioari esker bi klase ideki ahal izan badira ere), nahiz eta hezkuntzako profesionalen iritziz murgiltze eredua eredurik hoberena den ikasle batek hizkuntza beregana dezan. Oztopoak ere izan ziren Korsikan.

Bigarren mailari dagokionez, erreforma berriarekin euskara zuzenki sartzen da konkurrentzian beste ikasgaiekin. Zenbait ikastetxetan adibidez, euskara eta kirola opzioak lehian emanak dira. Lehian ezartze horrek euskara kaltetzen du, are gehiago kontuan hartzen badugu erreforma berria aplikatua denetik euskarak latinoak edo grekoak baino koefiziente apalagoa duela. Erreformak lurralde hizkuntza edo lurralde hizkuntzaz ikasten duen ikasle kopuruaren apaltze handia ekar dezake. Iraileko lehen datuek agertzen dutenez, lizeo publiko batzuetan opzioa euskaraz egiten duten ikasleen kopurua bi herenez beheititu da, eta bi lizeo teknikotan euskara opzioa desagertu da ere.

Brebeta eta batxilergoa azterketei dagokienez, ikasgaiak euskaraz pasatzeko trabak urterokoak dira. Joan den ikasturtetik, lurralde hizkuntzaz idatzi kopiak ez zuzentzeko agindua izan dute zuzentzaileek, nahiz eta zuzentzeko aski zuzentzailerik izan eta kopiak lurralde hizkuntzaz idaztea legez posible izan.

Maiz aipatzen da lege batek ekar ditzakeen aukerak edo mehatxuak. Gorago aipatu kasuetan, erreformak eta debekuak dekretu edo zirkular sinpleen bidez egiten dira. Horrek oraino gehiago frogatzen du Blanquer ministroak eta gobernu honek euskara bezalako tokiko hizkuntzekiko duten mespretxua eta horiekin desagerrarazteko duten asmoa.

Bestalde, Frantziako Kontseilu Ekonomiko Sozialak egin txostenean -non baxoaren erreforma salatzen den- tokiko hizkuntzendako ministeritzari politika eraginkorragoak galdegiten zaizkio. Alta, Hezkuntza Ministeritzako politikak eskaera horiei guziei muzin egiten die.

Politika horren salatzeko eta euskaraz ikasteko eta irakasteko eskubidea aldarrikatzeko, Parisen bilduko gara azaroaren 30ean, 11:00etan, Hezkunde ministeritzaren aitzinean.

Autobusak antolatuko dira ipar Euskal Herritik :

  • Hendaiatik (21:00etan), Donibane Lohizunetik (21:15ean), Lartzabaletik (20:45ean), Kanbotik (21:30ean) eta Baionatik 22:00etan. Abiatzea azaroaren 29an
  • Itzultzea: mobilizazioaren egun berean (azaroaren 30ean) Euskal Herrian gauerdi aitzin izateko gisan.
  • Diru parte hartzea: 30 euro
  • Izena emateko: [email protected]
  • Izena emateko epea: azaroaren 20a

Manifa

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).