Basaizeako kideak, 2017ko Nafarroaren Egunaren berri emaiten.

Egun naparra

Intxai Klixka - Fase berri honetan, ez dezagun ahantz orriz orri historia berri bat dagoela idazteko. Ez dadila istorio bat izan! Amalurretik atera daiteke amaluma? Eskriba dezagun tipi-tapa tipi-tapa lerroka… tipi-tapa tipi-tapa orrika! Izan gira artisau! Herri eriaren ostekoa izan da erien bostekoa … Harien jostekoa gelditzen zaukularik eukal herrien lotzeko. Izan giten artisau! Sor dezagun sarea, sare trinkoena, oihal bat izan arte. Etsaiak guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik, ezaguna da jantzi girela zazpiak oihal batetik. Hori al da Nafarroaren ehuna?
Apirilaren 30ean Baigorrin, naparmen izan ditezela apar naparra eta napemea! Uhainik gabe, bage, barik edo bagerik… ez baitut uste bitxarik badenik! Ordoki eta gailurretako euskaldunak hurbil ditezela, bainan itsas bazterrekoak ere, kosta ala kosta! Nafarroa Beherean egonen da zutik mendian gora haritza! Nafarroaren egurra! Kartsuki, alaiki, herria eraiki! (...)

FillontaFamilia

Fillon familiari euskal kantak

Intxai Klixka - Txin txin txin txin, Diruaren hotsa, Harek emaiten dik maitia, bihotzean poza! (Herrikoia - Ameriketarat joan nintzan)
Usteltzen ez bazait hitza! (Imanol – Mendian gora haritza)
Iurte

Maite ditugu Hippyak!

Teukzomen Klixka - 1) Aldi batentzat, gauza alai bat aipatzera noa iupi! / Mendi xokotan, izadi erdian, yurta, rulota ta tipi / Familia ta komunitate, bizi dira happy happy / Ez dea egia guziek izan behar ginukela hippy?
2) Aberatsa da bozkarioa sortzen duena gauza gutirekin / Hiru erro jan, bi lili usaindu eta maitasuna egin / Arazono bat sortzen da aldiz mintzatzerakoan heiekin: / Izan behar baita konektatua zeru ta kosmosarekin!
Ametzondo

Ametzondo… edo amets txarra?

Samatsa Klixka - Ametzondo shopping-era egina dut nere itzulia. Egun guziz pasatzen bainintzen, susmo txarrak nituen jadanik. Baztimendu “asto pitoak” (nere auzoak kalifikatu duen bezala) noiztenka maite ditut, egia badirela ederrak. Ametzondo ez nuen sobera maite, bidetik bederen iduritzen zait alimaleko kubo bat pausatua izan dela, autopista batzuen bidegurutzearen ondoan, xarma gutti beraz. Entzuna nuen ezagutua den enpresa suediarrak indar pollit bat eginen zuela, euskararen mailan partikulazki.
Espero nuen Ametzondo shopping-aren idekitzearekin, sorpresa onak izanen zirela. Ez baita kritikatzen ezagutu gabe, ausartu naiz kuboaren barnean sartzea beraz. Eta hor, hatsa tapatu zait, ez beldur bat bainan bai hertsaldi bat.
Ezgirelako

Ez besteak baino zozoago…

Naroa Gorostiaga Barriola - Urteetan kazetaritza lanean arituz, besteei gertatuak kontatzeko ohitura izan dut, baina ez ene iritzia ematekoa. Eta hori zaila zait. Badakit ez naizela bakarra: usuenean hedabideetako kronikari edo solasetako parte hartzaileak, gizonak izan ohi dira. Gauza bera postu eta toki publikoetan hitza hartzen dutenetan. Badakit elkarteetako antolatzaileentzat zaila dela lehen lerroan egoteko prest diren emazteak atzematea.
Emazteak lehen lerrora agertzen ez bagara, usaian erraten dena, bizitzaren eta gizarte honen antolaketaren ondorioa izan ohi dela, familiako antolaketan emazteek etxeko ardurak eta zaintzak izan ohi ditugulako eta gizartea ez dugulako antolatua familiako lanak partekatzeko. Baina arazoa hori baino urrunago doala uste dut, urteen poderioz ikasi dudanaz.
Ezinezkoa

“Ezinezkoa”

Naroa Gorostiaga Barriola - Film bat aipatu nahi nizueke. “Ezinezkoa” izena duen filma, edo jatorriko bertsioan “Lo Imposible”. 2004ko eguberri garaian, Tailandiara oporretara joana zen Maria, senarra eta 3 semeekin. Hotelean, Tsunamiaren izugarrikeria jasan zuten. Haiek bezala, beste turista andanak, eta nola ez, Tailandiarrek. Izugarrikeriaren aitzinean jendeen jokamoldea erakusten du filmak.
Aberatsen herritik oporretara herri txiro batera joanik, baliabiderik ez dutenek lagundu dituzte turista horiek; aldiz, ezin-biziko egoeretatik ihesi, herri aberatsetara heldu direnak, baztertuak, kanporatuak eta hiltzerat utziak dira. Nola da posible?
KlixkaSoka

Hey my friend !

Teukzomen Klixka - 1) Goizeko 4ak, bi kadera ta erdian bi baso armagnac / «Hire ustuko gu bietariko nor hautatuko dik Añak?» / «Nik argi diat: batentzat xantza, bestearentzat ñakañak!» / Aski zaila da ertea klarki zer deitzen ahal den lagun bat.
2) Pirineaok, 2000 metro, hiru lagun eskalatzen / Sokaz loturik mendian goiti batak bestea babesten. / Bat lerratzen da maldan beheiti, besteek dute atxikitzen! / Hiru lagunen biziak luzaz dira loturik egonen.
Ezezda!

Isiltasuna hautsi

Luma Klixka - Gauaren erdian elkarturik ziren, gertaturiko eraso sexualak salatzeko. Gauaren erdian, hitza hartu zuen emazte gazte batek: «Eraso bat salatzeko hartzen dut mikrofonoa. Salatu nuen... baina, erasotzailea babestu nahi izan zuten. Erasotzailea babestu zuten, aulki bat duelako Legebiltzarrean, haien iduriko jasan dudan erasoa baino garrantzitsuagoa delako haren karrera».
Tonu deliberatu batean mintzatu zen emazte gaztea. Ikarak sendi ziren hala ere bere ahotsan. Bortxaketa bat salatzea ez delako erraza. Baina, indarra zen nagusi, dudarik gabe. Bortxaketa bat salatzea ez delako sekulan erraza. Hiru emaztetarik bat da sexualki erasotua izan. Eta isiltasuna nagusi. Isiltasuna nagusi denean zaila delako isiltasuna haustea.
Donald-en programarat hurbiltzen bagira, solasgai gisa har dezagun murruaren proiektua: bera hautatuz gero, mexikarrek pasabidea edo pareta Me(re)xiko dutelakoan. Guadalajara ere Wall-adajara deitu lezakete.

Mandatu eta manatu

Intxai Klixka - Aspaldiko partez, balaizke aktualitateko hainbat gai jorratzeko, usaiako ikuspundutik. Zonbat gauza ez diren gertatu : EAEko hauteskundeak, Españako hauteskundeak, Frantzian jitekoak direnak eta hain sesigarriak diren alderdietakoak…
Bainan, aldi huntan Atlantikoa zeharka dezagun eta aipa ditzagun Estatu Batuetako hauteskundeak ! Ze eszenatokia, ze antzerkia!... Idei eraikigarriak entzun baino, bi hautagaier buruzko eskandaloak ez entzuteaz nola ez USA !