Solidarité migrants-etorkinekin

PrintFriendly and PDF

Affiche Def 21Solidarité migrants-etorkinekin kolektiboak, Majid, Calais-ko «basa oihanetik» pasa den migratzailea ; Jean Sébastien Mora, erreportaria, Mediapart eta Le Monde diplomatique-ko parte hartzailea ; eta François Guénnoc, haren errola eta funtzinamenduagatik ohiz kanpokoa den « Auberge des migrants à Calais » elkartearen arduraduna errezebituko ditu azaroaren 18an, ostiralarekin, Uztaritzen, gaueko 7etan.

« Fermutasuna eta jendetasuna »… egun bat ez da pasatzen Bernard Cazeneuve barne ministroak, haren konzeptu maiteenak gora altxatu gabe. Eta zer inporta du kontrajarriak badira ? Intentzioa ororen aitzinetik hautesleak biltzea da : eskuina eta eskuin muturraren aitzinean lazoa agertu gabe, ezkerreko hautesleriaren parte handi bat ere gobernuarekin berriz adiskidetzen lortu behar du 2017ko hausteskundeak aitzin. Hollanden gobernua, entseatzen da, baita ere, haren migrazio politika katastrofikoa ahanztarazten, bera izan baita Calais-ko txabol hiriaren jatorrian. Hain zuzen, 2015ko apirilean elkarteei eskatu zien etorkinak leku hartan metatzea.

Geroztik, Grezia eta Italiarekiko elkartasun eskasa osoarekin Frantzia etorkinak kanporatzeko prest agertzen da, Europan hunki duten lehen Herrira berriz bidaliz. Hori, Dublineko akordio famatuaren izenean.

Asma dezakegu, diskurtsoen gibelean, terrenoko errealitatea zein den: babes eskubidearen ukapena, jendetasunez hustua den kontuen logika, « Le Pen familia »-ren programarekin bat egitea.

Herritar gisa eta nola ez gizaki gisa, ezinbestekoa zaigu gai horiek berriz gureganatzea, ezagutza ezak eta elikatzen duen bestearenganako herrak ez dezaten gaina har. Zeren ez gaitezela tronpa, Calais-ko basa oihanaren desegitea aterabide faltsu bat da : Calais Bretainia Handiko hiri hurbilena geldituko da, tunelaren eta itsas-ontzien abiapuntua. Herbesteratuek segituko dute leku hortan bateratzen. Elkarrekin, segi dezagun beraz elkartasunezkoa den haurnasketa zuzen eta demokratiko bat eraikitzen.

Affiche Def 2