Kultura zaindu

Autoak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Uda honetan, aste bateko epean, iritzi artikulu bat, Twitterreko hari bat eta elkarrizketa luze bat argitaratu dira, denek gogoan eduki behar genituzkeenak.

Lehena, Pako Aristi idazleak Berria-n idatzi zuena agorrilaren 4an: “Euskararen diru kontuak”. Ahoan bilorik gabe dio zein den euskal idazleen prekarietatea, eta zein gaizki zaintzen dituzten instituzioek eta abarrek.

Olatz Salvador kantariak Twitterreko hari zorrotza jarri zuen agorrilaren 8an, xeheki esplikatuz zein diren kontzertu batek eta sormen prozesuak dituzten gastu guztiak… eta beti entzun beharra zein garestiak diren! “EHko talde gehienek dirua galtzen dute proiektua bizirik mantentzeko. Ezer irabazi baino, askotan galdu egiten da. Antolatzaile gisa, zuen esku: kultura bizirik mantentzeko, baldintzak bermatu behar dira kulturgileek arnasa har dezaten. Eta, bestela, itotzera kondenatua dago.

Ondoko igandean, agorrilaren 11n, Itziar Ugarte Berria-ko kazetariak elkarrizketa sakona egin zien Ximun Fuchs antzerkilariari eta Garbiñe Ubeda idazleari. “Ni, artista gisa lan egiten nuenean frantsesez edo euskaraz, artista bera nintzen; baina, euskaraz sortzerakoan, hiru aldiz gutxiago balio du nire lanak. Hots, ez nintzen arras humanoa euskaraz egiten nuenean”, argitu zuen Fuchsek. “Oso barneratuta daukagu ordaindu behar zaiola argindarra jartzen duenari, oholtza jartzen duenari, baina saioa egiten duenari, hitzaldia eman, kantatu… hari errazago esango diozu: “Merkexeago egidazu, mesedez, kausaren alde”, gehitu zuen Ubedak.

“Ni, artista gisa lan egiten nuenean frantsesez edo euskaraz, artista bera nintzen;
baina, euskaraz sortzerakoan, hiru aldiz gutxiago balio du nire lanak.
Hots, ez nintzen arras humanoa euskaraz egiten nuenean”

Ez dago pedagogiarik euskal sormenak maitatzeko; udalek, erakundeek, eskolek ez dute egiten. Eta pedagogiarik ez dagoenean, atzera goaz”, Aristiren ustez. Euskal Herrian euskarazko kulturaren aldeko diskriminaziorik ez dela egiten salatu zuten denek. Aristik dioen bezala, beste herrietan, ordea, “bertako kultura funtsezko ezaugarritzat daukaten nazioetan, hizkuntza propioa” babesten duten “hizkuntza arrotzen aurrean”. Alderantziz gertatzen da Euskal Herrian: anitzez leku gehiago dute espainolezko eta frantsesezko kulturek. Horiek ez dute, alta, Euskal Herriko erakundeen laguntzaren beharrik, Espainia eta Frantzia eta haien kultura industria badituztelako horretarako. Eta euskarak Euskal Herria bakarrik dauka. Euskarak eta euskal kulturak Euskal Herria eta nazioa behar dituzte, eta Euskal Herriak euskara eta euskal kultura. “Hizkuntza eta kultura behar ditugu bestela ez dagoelako gizarterik. Sortzaileak lagundu behar dira gizartean aurrera egiten laguntzen dutelako”, dio Ubedak. “Kulturarik edo arterik gabe, herririk ez da. Nortasuna ez baduzu garatzen, makina bat bilakatzen zara, jan eta kaka egiten duena. Behar baduzu maitatu, kexatu, bizi, oldartu, asmatu, existitu munduan, beharrezkoa duzu zure kultura, zentzu zabalenean”, azpimarratu du Fuchsek. “Gure lan hizkuntzak lotzen gaitu lurraldera, lotzen hari bereziekin naziora, horregatik behar dugu beste inork baino gehiago nazio oso baten inplikazioa gure lanean”, dio Aristik. “Ez da pentsatu behar zer nahi den kulturarentzat, baizik zer nahi den herriarentzat. Maite badut, orduan elikatzen dut. Ez badut pentsatzen zerbait doi bat duina, erran nahi du ez dudala maite nire herria”, dio deblauki Fuchs-ek. Hots, garbiki errateko, euskal kultura behar bezala laguntzen eta sustatzen ez duten erakundeek ez dute maite Euskal Herria. Amerikako Estatu Batuek, adibidez, sekulako inbertsioa egiten dute zineman, Fuchsen arabera: “Euren herria maite dute, gutxienez!”. Euskal Herrian, ordea, Pako Aristik dioen bezala, autoak erosteko ematen dira laguntzak (Jaurlaritzak 5 milioi euro eman zituen), ez liburuak erosteko. Horretan gaude.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).