Azaroaren 20a, etxebizitzarentzat oinarriko momentua
Aldak ehun pertsonalitatek eta hogeita hamar erakundek baino gehiagok zabaldu deiari, herritarrak, azaroaren 20an, larunbatez, 15:00etan Baionako San-Andres Plazatik abiatuko den etxebizitzaren aldeko manifestazio handian masiboki parte hartuz erantzutera gomitatzen ditu.
Egun honek tokiko mailan behar du oinarriko momentu bat izan, etxebizitzaren aldeko fronte zabal baten, eta, gai honetan gure indar harremanari biderkatzeko, eta mailarik gorenean herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubidearen aldeko gure proposamenak serioski ikertuak eta berriz hartuak izaiteko parada eskainiko duen dinamika bateratu baten oinarriak finkatuko dituena. (...)