Irailaren 30ean, denak Luhusorat!

PrintFriendly and PDF

KulturGileenEkimena

2016ko abenduaren 16ko Luhusoko atxiloketen biharamunean bakearen aldeko eragile kulturalen kolektibo bat osatu da, Kulturgileen Ekimena izenarekin. Hirurogei bat kidez osatua den kolektiboak “Hordago” klipa sortu du. Bertan abenduaren 9ko Pariseko mobilizazioko deia luzatzen du… bai eta ere larunbata honetan,  irailaren 30ean, Luhuson 14:00etarik 02:00k arte iraganen den “Bakearen aldeko 12 orduko kontzertua” ekitaldirakoa!  Ainitz izan gaiten larunbata honetan, irailaren 30ean bake prozesuaren alde “12 ordu bakearen alde: eta orain presoak”   ekitaldian, 12 ordu kantaldi, dantza eta kontzertu gozatuz!

Armagabetzea ta gero orain presoak

ETAren armagabetzea, ez da bake prozesuaren azken etapa. Gatazkaren konponbidearen ondorioetan -hau da, preso eta iheslarien zein biktimen gaian-, aurrera pausuak emateko urrats bat bezala kontsideratua izan da beti.

Horregatik, iragan maiatzaren 16an, prentsa bidez Bakegileek adierazi zuten beren dinamikak aitzina segituko zuela. Batetik, biktimen inguruko gogoeta bat eramanez eta bestetik, abenduaren 9ean Parisen antolatuko den mobilizazioa antolatzen, euskal preso politikoek paiaratzen dituzte salbuespenezko neurriak eten daitezen eskatzeko.

Luhuson, 12 oren bakearen alde

Ehundaka izan gaitezen luhuson larunbatean , abenduaren 9ana parisen iraganen den mobilizazioaren sustenguz Kulturgileek antolatutako ekimenean!

Mahatamiak, taloak, pintxoak eta beste hainbeste janari eta edariek lagundurik, familian edota lagunen artean, aro ederrarekin momentu goxo baten pasatzeko parada paregabea!

Bertan ere bai, Pariseko mobilizaziora joateko autobusentzat izena emaiteen idekitzea izanen duzu!

Orduan ez duda, zure inguruan aipa eta larunbatean Luhusora hurbildu!

Bake prozesuaren alde diren Kultur eragileek Hordago” klipa egin dute, abenduaren 9an Parisen eginen den mobilizazioan parte hartzeko eta irailaren 30ean Luhuson iraganen den  “12 oren bakearen alde” egunerat gomita luzatzeko!

Ainitz izan gaiten heldu den irailaren 30ean bake prozesuaren alde 12 ordu kantaldi, dantza eta kontzertu gozatuz!

ArtisansdelaPaix