Iparraldearen baitezpadako metamorfosi ekologikoaren alde

PrintFriendly and PDF

MétamorphoseBizi! mugimenduak Ipar Euskal Herrian 2020ko Herriko Etxeetako hauteskundeen karietara hautagai izanen diren zerrendei metamorfosi ekologikoaren Ituna helaraziko die. Horren helburua, zerrenda horiek trantsizio ekologikoaren arloan engaiamendu anbiziotsuak hartzea da. Itunari oihartzun gehiago emaiteko, petizio  bat sarean izenpetzen ahal da. 

Petizio batek sustengatzen duen Itun berri bat

Euskal altermundialistek 2020ko Herriko Etxeetako hauteskundeen karietara hautagai izanen diren zerrendei erakutsiko dieten Ituna  aurkeztu dute sare sozialetan eta hedabideei. Zerrendak engaiatu beharko dira, hautatuak badira, Herriko Etxe eta Elkargoan 7 neurri ausart datorren agintaldian plantan ezartzera. Horren bidez, trantsizio ekologikoa datozen hauteskundeetako gai zentral bat izan dadin, Bzi! elkarteak nahi du, Ipar Euskal Herriko jendartea mobilizatu, bereziki Itunaren sustenguzko petizio baten bidez. Guttienez 2500 izenpetze bildu nahi dituzte COP25aren hasiera aitzin, hots, 2019ko abenduaren 2a aitzin. Karia horretara, elkarteak presentatuko du 2014ko Herrietako azken bozen karietara Herriko Etxeek hartu engaiamenduen obratzeari buruzko jarraipenaren bilana.

mailHauteskunde erabakigarria

Mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, elikadura biologikoa eta tokikoa, energiaren menperatzea, hondakinen kudeaketa, euskoaren garapena eta Klima Planaren deklinatzea aurtengo aipagaietan dira. Biziren aburuz, datozen hauteskundeen emaitzak erabakigarriak izanen dira, zeren Herrietako hautetsiek tokian berean ekiteko hainbat kontrol tresna baitituzte. 2020-2026 denboraldia erabakigarria izanen da beroketa klimatikoaren kontrako borrokan. Elkarteak ondorioz, bere esku diren medio guzien erabiltzeko xedea du, ekologia hauteskunde hauetako gai bazterrezina izan dadin.

Jarraipen erregularra

Bizik, 2014ko hauteskundeetarako hautagai ziren zerrendei jada eskaini zien Itun bat eta Trantsizio Energetiko eta ekologikorako Tresna Kutxa bat. Haietarik 30, Ipar Euskal Herriko biztanleen hiru laurdenak ordezkatzen dituzten herrietan hautatuak izan ziren, hainbat neurriren hartzerat engaiatu ondoren. Bizi! elkarteak garaian jarraipen batzorde bat antolatu zuen, hautetsiek hartu engaiamenduekin lotuak ziren zein ekintza zehatz gauzatzen zituzten ikusteko. 2014 eta 2020 artean, 4 jarraipen txosten argitaratu ditu batzorde horrek 30 herrien engaiamendu gauzatzeen aitzinamenduaren aztertzeko.

2020ko Herrietako hauteskundeen lehen eta bigarren itzulian, Bizik deia luzatuko die hautesleei, beren botza eman aitzin begira dezaten, hautagai zerrendek metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu ote duten.