Hitza hitz !

PrintFriendly and PDF
Lurralde Kolektibitatearen aldeko 104 herriak berdez. Klixka bukaeran, 104 auzapezen/herrien zerrenda.

Lurralde Kolektibitatearen aldeko 104 herriak berdez. Klixka bukaeran, 104 auzapezen/herrien zerrenda.

Ipar Euskal Herriaren instituzioaren geroa zein nolakoa izanen den? Galde honi erantzuteko ez dakit norbaitek erantzunik baduen.

Segur dena 2013ko ekainaren 1a, memorio guzietan geldituko den egun historioa dela, dudarik ez. 6000 jende Baionako karriketan, elkarte eta mugimendu anitzen babesa, bai eta tendentzia politiko ezberdinetako hautetsiak banderola berdinaren gibelean “Lurralde Kolektibitate bat Orain!”. Biharamunean berean, aurkakoak, moblizazio hori gutietsi dute, berek ez dutelarik aski kuraia edo tupeta manifestazio baten antolatzeko.

Udaberri euritsu honetan, beste erauntsi bat buru gainean bildu dugu, manifaren biharamunean, berria etorri delarik Espagnac senatuak bere-ber pausatu zuela emendakin bat, ez doana batere herritar eta auzapez andana batek galdeginarekin. Pole Métropolitain delakoaren antzako zerbait proposatua baita. Ze tupeta! Banderola baten gibelean larunbatarekin, Euskal Herriko Lurralde Kolektibitate Orain ! eskatuz eta aste bat lehen, beste egitura baten proposamena egiten ari Parisen. Nola ba horrela jokatzen ahal da ? Gertakari horrek, beste mamu batzuk gogorat etorrarazten ditu, duela 30 bat urte beste batzuk ere hitza janten zutela !!

Dudarik ez da, Parisek aldi bat gehiago atea hetsi nahi badu ere Ipar Euskal Herriari, euskaldunek ez dugula amor emanen ezagupen instituzionalaren inguruan den galdeari. Batera plataformak hori adieraztera eman du, pentsatzekoa da, harekin batean manifestatzera deitu duten beste egiturek (Garapen eta Hautetsien Kontseiluek / Merkatal Ganbara / Herriko Etxeen Biltzarra) ere, ez direla bide bazterrean geldituko. Horrez gain, Iparraldean diren 159 herrietarik, 104 auzapezek beren sostengua ekarri dute Euskal Herriko Lurralde Kolektibitate bat osatua izan dadin.

Borroka honen bide parte bat baizik ez da egina izan, emeki-emeki jende desberdin asko hurbiltzen ari da, ez dezagun mobilizazio hau utz bertan behera, denen esku da beste pusako baten emaitea, bihar Iparralde honek ere bere ezagupen instituzionala ukan dezan. Hitza hitz !

Lurralde Kolektibitatearen aldeko Auzapezen zerrenda

Lurralde Kolektibitatearen aldeko Auzapezen zerrenda