G7a Biarritzen, ihardukitzea antolatzen ari da

G7Ez

Agorrilean Biarritzen iragan beharra den G7-aren kontrako ekintzak antolatzen ari da G7EZ plataforma, zailatasunak zailtasun. Adibidez, borroka ezberdinen interkonekzioa plantan ezartzen ari dira. Hara horren guziaren berri.

Pasa den apirilaren 18an Euskal Herriko G7EZ ! plataformak prentsaurreko bat eman du Baionan, prefetarekin bildu ondoren. Bertan jakinarazi du eta gogor salatu ere, frantses administrazioak Ipar Euskal Herriko eremu zabal batean ez zuela baimenduko G7ren kontrako mobilizaziorik. Ondorioz holako ekimenak antolatzeko aurreikusitako azpiegiturak lortzeko (Baionako fakultatea kasu) inongo aukerarik ez. Bestalde, kontra-gailurra Akizen egiteko Estatuko ordezkarien proposamena ukatu zutela azaldu dute plataformako ordezkariek. Horren parean, kontra-proposamena planteatu eta gauzatzeko borondate firmoa adierazi dute: hots, G7aren aurreko egunetan konferentziak, herrixka alternatiboa bai eta herri mobilizazio handia ere Hendaia-Irun eskualdean egitearena. Dirudienez, prefetak onartuko luke zenario berria. Bere aldetik Hendaiako auzapezak G7aren kontrako mobilizazioak ulertzen dituela aitorturik ere, zailtasun logistikoak azpimarratu ditu.

Baimen eta debekuen artetik

Azkenik plataformak gailurra baino hilabete bat lehenago, uztailaren 13an, larunbatarekin, Biarritzen G7 eta bere munduaren kontrako manifestaldia konbokatzeko asmoa zabaldu du. Aldiz, gailur denboran antolatuko diren desobedientzia ekintzez ez du oraindik deus komunikatu G7EZ! plataformak.

Agorrileko mobilizazioak baimen eta debekuen artetik definitzen diren bitartean, G7a prestatzeko hitzorduak finkatu bezala betetzen ari dira Frantzia mailan. Gizon eta emazteen arteko berdintasunerako Aholku batzordea osatu da Parisen, Macronek finkatu dituen lehentasunak gogoetatzeko. Apirilaren 4 eta 5ean Parisen bildu dira zazpi herrietako barne ministroak. Adosturiko adierazpenak besteak beste, migrazioei buruzko seguritate obsesioa berresten du, pertsonen joan etorrien kontrola Europatik kanpoko herrialdeetara desplazatuz eta migranteen askatasun eta giza eskubideak zangopilatuz. Apirilaren 5 eta 6an Saint-Malon bildu dira Kanpo Harremanetarako ministroak eta munduko egoeraren irakurketa plazaratu dute Estatu dominanteen ikuspegitik, herri eta populuentzako ikasgai eta iradokizunez beterik. Maiatzaren 5 eta 6an Metz herrian ingurumenaz hitz egiteko bilduko dira Estatuetako ordezkariak eta horrela, agorrila arte, gai desberdinak landuko dituzte, Biarritzeko Estatu buruen bilkura prestatzeko. Halere G7ak nazioartean izan litzakeen eraginaz aparte, argi da Frantzia mailan bestelako funtzioa ere baduela: Macronen irudia hobetzeko komunikazio operazioa.

Ihardukitzea eta mobilizazioak

Denbora berean ihardukitzeak eta mobilizazioak antolatzen ari dira. Saint-Malon G7 eta bere munduaren kontrako plataforma sortu da eta Metzen kontra-gailurra antolatuko dute. NDDL-eko ZAD-n eraiki ambazadaren inguruan sortu eta bi urtez iragan zen aste intergalaktika agorril hondarrean Euskal Herrian antolatuko dela jakin dugu, borroken inter konexioa gai nagusia izanik. Jaka horien aldetik ere bada mugimendu. Apirilaren 8an Saint-Nazairen bildu den asanbladen Asanbladan (800 delegatu bildurik), G7aren karietara mobilizaziora deitzeko asmoa aipatua izan da. Ekainean burutuko den hurrengo Asanbladak azkeneko erabakia eta deialdia adostuko ditu. Bitartean martxoaren 29an “G7ari alternatiben plataforma” aurkeztu zen Parisen, 25 eragile bilduz : ATTAC, Conf. Paysanne, CRID, Amis de la terre, CCFD, LDH, OXFAM, etab.

Bere aldetik G7EZ! plataforma
hedatzen ari da.
46 dira gaur egun
deialdia izenpetu duten
eragile, sindikatu edo alderdiak (www.g7ez.eus)
eta erregularki biltzen dira
erabaki nagusiak hartzeko.

Agorrileko mobilizazioetan parte hartzera deitu duten ekimen guzti horiek Euskal Herriko plataformarekin elkarlanean aritzeko nahikaria azpimarratu dute, hemen finkatu behar eta helburuak kontutan hartuz. Bere aldetik G7EZ! plataforma hedatzen ari da. 46 dira gaur egun deialdia izenpetu duten eragile, sindikatu edo alderdiak (www.g7ez.eus) eta erregularki biltzen dira erabaki nagusiak hartzeko. Horrez gain Iparraldean eta Hegoaldeko herrialde bakoitzean koordinazio guneak funtzionatzen dira. Bilkura publikoak antolatzen hasi dira eta ondoko asteetan biderkatuko dira, plataformaren helburuak azaltzeko eta mobilizazioak antolatzeko. Plataformari juntatu nahi duten eragile guztiak eta lagundu nahi duten pertsona oro ongi etorriak dira (info@ g7ez.eus). G7 eta bere munduari ezetz errateko, Euskal Herritik bestelako mundu bat eraikitzeko denen beharra bada.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).