Futbol 7, elkartasunaren 14. edizioa

Futbol7Urtero bezala, maiatza bukaeran Hendaiako Futbol 7 Txapelketa ospatzen da. Aurtengoa 14. edizioa da eta maiatzaren 27an iraganen da, larunbatez, Ondarraitz estadioan. Hau futbol txapelketa xinple bat baino gehiago da, helburu politikoa duen ekimena da, euskal preso eta iheslari politikoei sostengua ematea.

Euskal Herrian bake prozesurako pausoak eman diren bitartean, estatu frantses eta espainolen espetxe politika krudelak zutik dirau. Futbol 7 ekimenaren antolatzaileek dioten bezala “Gure senide eta lagunak etxetik oso urrun segitzen dute. Guk uste dugu beraienganako elkartasuna ezinbestekoa dela eta horregatik, gure txapelketak aurrera segitzen du, eta segituko du etxean eta aske ikusi arte“.

Futbol 7ren xedea Euskal Herri mailan, preso eta iheslarien aldeko egun inportantea izatea da eta egun hortan egitarau zabala proposatzeko ahalegina egiten da. Hortarako, futbolzaleez gain, jende guztiak badu tokia elkartasun egun berezi honetan.

Iaz bezala, ekitaldi egun honek 3 gune ukanen ditu bakoitzak bere tokia atxeman dezan.

Haurren xokoan puzgarriak eta jokoak izanen dira, ttipiak ez aspertzeko.

Elkartasun xokoan, goizeko 10:30tan “Kartzela, emakumea eta amatasuna” mahai ingurua izanen dugu eta egun osoan zehar, material salmentaz gain, Motxilaren Umea dokumentala proiektatuko da.

Eta azkenik, karpan, egun osoan zehar, besta eta giro ona segurtatua izanen da. Eguerdian, Imuntzo eta Belokik giroa alaituko dute eta arratsalde partean Sakatu elektrotxarangak segida hartuko du.

Gauean, berriz, kontzertuen txanda izanen da: Erokomeri, Anestesia eta Bad Sound System taldeekin. Kontzertuak bukatzerakoan, besta ez da geldituko eta ohera joan nahi ez dutenek parranda ederra egiteko aukera izanen dute.

7 taldekide guttienez dituzten taldeen antolatzerat eta izena ematera animatuak dira herritarrak telefono zenbaki hauen bitartez: 0033 0659091886 eta 0034 637194141. Posta elektronikoz kontaktatu nahiez gero, mezua bidali [email protected] emailera.

txapelketa14png

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).