Euskoa eta Klima plana

PrintFriendly and PDF

EuskoKlimaPlanaEuskoak Euskal Herriko Klima Planan integratzeko proposamen bat egin du trantsizio ekologikoa eta solidarioa laguntzeko. «Euskoan oinarrituz trantsizio ekologikoaren finantziazio tresna baten sorrera laguntzea» da proposamen horren xedea.

Ipar Euskal Herriko Klima Plana baliagarria den lurralde egitasmo bat da, Ipar Euskal Herriko 300 000 biztanleentzat eta 158 herrientzat trantsizio ekologikoa eta energetikoa gauzatzen laguntzeko egina. Partaide instituzionalekin, eragile sozio-ekonomikoekin eta herritarrekin bere eginkizuna eta finkapena koordinatzen duen Euskal Herri Hiri elkargoak bultzatzen du.

2018-2019 urteetan luzatu den prestakuntza fase baten ondotik, 2020-2025 urteetan ekintza plan bat martxan jartzea da xedea. Ipar Euskal Herriarentzat eta Trantsizio ekologikoarentzat oso garrantzitsua den Plan hori prestatzeko, Euskoa kide duen Euskal Herriko Garapen Kontseiluak, 46 ekarpeneko zerrenda bat egin du.

Horietariko bat Euskoak aurkeztu du, eta euskotan trukatuak diren euroen zati bat zuzenean Trantsizio ekologiko egitasmo batzuetan inbertituak izatea aipatzen du: laborantza biologikoan edo iraunkorrean laborariak instalatzeko lur erostea eta horrela elikaduraren zirkuitua birtokiratzea, argi indar berriztagarrien ekoizpen guneen eraikitzea, etab.

Adibidez, 200 000€ko proiektu batentzat, proposatua izango litzaieke Ipar Euskal Herriko biztanle guztiei euroak euskotan trukatzea 200 000 eusko lortu arte. Euko kidetzea izan ezik, hori eginez ez lukete dirurik xahutuko ekarritako euroen truke euskoak ukango lituzketelako.

Bide horretatik bildutako euroak, banku etiko batean dagoen euskoaren erreserba fondora joan ordez, zuzenean lurraldeko enpresa solidarioetara joango lirateke parte sozialetan inbertitua. Diru horrekin proiektu zehatzak finantziatuko lituzkete enpresek.

Horrela birtokiratuak izan diren euroak tokiko elkargo baten garantia (Ipar Euskal Herriko hiri bat, Hiri Elkargoa, etab.) edo berme bat ematen duen hirugarren egitura (Diru ekarpen Kutxa, BPI…) bati esker funtzionatuko zukeen: Euskoak inbertitutako diru zama berreskuratu behar balu (bere 1, 5 milioiko egungo erreserba fondotik at doan euskotik eurotarako diru itzultzeak egiteko), bermea ematen duen egiturak Euskoaren parte sozialak erosiko lituzke, eta Euskoaren tokia hartuko luke enpresa solidarioaren akziodun bezala.

Berrikuntza honi esker, Ipar Euskal Herriak Trantsizio ekologikorako tresna berri bat lortu lezake, eta gainera beste lurralde batzuetan pareko proiektuak piztu. Euskoak Klima Planak tresna horren eginkizun ekonomikoa eta juridikoa aztertu dezan proposatzen du, eta egingarria bada, bigarren urrats bat eman dezan bere finkapenerako.

 

PlanClçmat

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>