Euskaltzaindia: herri gogoa, berri gogoa

Gipuzkoako ForuAldundian3
www.euskaltzaindia.eus

Patxi Saez Beloki soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea

Euskaltzaindiak ehun urte. Joandako aldiak bezalaxe, Euskaltzaindiaren etorkizunekoak ere eraikitzailea izan behar du euskararentzat. Azken ehun urteotan gizateriaren inoizko iraultza zientifiko eta teknologikorik handiena bizi izan dugu. Iraultza horrek gure pentsatzeko, komunikatzeko eta errealitateaz jabetzeko moduak aldatu ditu. Iraultza horren haritik hizkuntzak ere gizakiaren pentsaera, bizimolde eta premia berrietara egokitu dira. Euskara ere bai. Gizakiaren komunikazio premia berrietara moldatu eta egokitzetik datorkie hizkuntzei etengabeko aldaketa eta garapena, hitz bakarrean esanda, modernizazioa. Euskarak ere, euskaldunon komunikazio beharretarako tresna eraginkorra den neurrian iraungo du bizirik eta osasuntsu. Orain arteko iraultza teknologiko horrek ondorengo urteetan zein gizarte aldaketa ekarriko dizkigun ez dakigu baina, dakarrena dakarrela, euskararentzat ondorengo urteetako lehentasunek orain artekoen ildotik jarraitu behar dute. Komunikaziorako euskara ardatz izango duen gizartea eraiki behar dugu. Barre eta negar euskaraz egingo duten euskaldunekin osatutako gizartea eraiki behar dugu. Oroimenean gordetako bizipenak euskaraz dituzten euskaldunekin osatutako gizartea. Atsekabean barrua euskaraz hustuko duten euskaldunekin osatutako gizartea eta, atsegin betean, pozak eta alaitasunak euskaraz biziko dituen gizarte euskalduna izan behar dugu jomuga.

Euskara Batua da Euskaltzaindiak azken berrogeita hamar urteotan egin duen lanik garrantzitsuena eta erraldoiena. Orain berrogeita hamar urte euskara euskalki eta azpi euskalkitan zatikatuta egoteak ezinezkoa egiten zuen euskarazko irakaskuntzari heltzea, izan ere, ezinezkoa baitzen eskola liburuak euskalki guztietan argitaratzea eta irakasleak euskara guztietan trebatzea. Administrazioaren jardunbide egokirako ezinezkoa zen herri erakunde eta udal bakoitza bere euskaran aritzea. Prentsa idatzian ere euskara bakarra behar zen euskalkitan sakabanatutako irakurlegoa biltzeko eta euskarazko prentsa sendoa eraikitzeko. Hizkuntza galbidetik garabidera ekartzeko ezinbestekoa zen euskararen estandarizazioa. Izan ere, estandarizazioarekin euskara gizartearen behar berrietara egokitu baitzen eta egokitzapen hori nahitaezkoa izan zuen euskarak bizirik irauteko. Aldatu ala hil, hori da hizkuntza ororen bizilegea.

Azken berrogeita hamar urteotan, batik bat eskolaren bidez, berebiziko zabalkundea izan du euskararen ezagutzak. Gaur egungo belaunaldi berriek euskaraz ikasi dute eta euskaraz ikasitakoarekin laneratzen dira. Gaur egungo lan munduak, ordea, salbuespenak salbuespen, erabat baztertzen du euskara. Belaunaldi berriak euskalduntzeko euskal gizarteak egiten duen ahalegina zapuztu egiten du lan munduak. Gizakiak historiaren sokan eratu dituen gizarte antolaketa guztiak lanean ardaztu ditu, bizidun den aldetik hortik lortu baitu asetzea elikatzeko duen beharrik funtsezkoena. Lana edo beharra du gizakiak bizirik irauteko funtsezko jardunbide edo bizibide. Gaur egungo gizartea lanean ardaztuta dago. Lanaren garrantzia gaur egungo estatu moderno guztietako legedietan aitortzen da, oinarrizko eta funtsezko giza-eskubide gisa. Gizakiak berezkoa du lana eta bere izanari, bere gizatasunari lotuta dago. Gizakiak, bere garapen pertsonalerako, duintasunez bizi ahal izateko, funtsezko jarduera du lana. Lanaren garrantzi soziala ukaezina da, toki bat ematen baitio gizakiari txertatuta dagoen gizartean eta, kasu askotan, gizarteko kideek balio sozial eta aitormen handiagoa edo txikiagoa dute betetzen duten lanaren arabera.

Azken berrogeita hamar urteotan euskara eskolan sartzea izan da euskalgintzaren erronka nagusia eta zalantza izpirik gabe ondorengo urteetako eginkizun nagusia euskara laneratzea izango da, ezinezkoa baita euskaldunez osatutako gizartean euskara gizarte horretako hizkuntza nagusi bihurtzea lanerako baliorik ez duen bitartean. Datozen bi hamarraldietako euskalgintzaren ekinbide nagusia bihurtu behar du lana euskaraz egiteak euskal gizarteko lan arlo guztietan. Horixe izan behar du euskalgintzaren apustu estrategikoa eta horretan Euskaltzaindiak bultzada eta laguntza handia eman dezake Jagon Sailetik, euskararen sustapenerako duen egituratik.

Euskaltzaindiari ere bete-betean eragin dio azken ehun urteotan gertatu den iraultza zientifiko eta teknologikoak. Euskaltzaindiak lan egiteko metodoak eta baliabideak etengabe aldatu eta egokitu ditu bere ibilbide akademikoan. Esate baterako, kontu jakina da Koldo Mitxelena euskaltzain eta hizkuntzalari handiak euskarazko hiztegia osatzeko hitzen fitxak zapata kaxatan gordetzen zituela bere etxeko armairuetan. Euskaltzaindiak zapata kaxetatik atera du euskara eta interneteko plaza zabalean jarri du. Gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegia sakelan dugu esku-eskura. Barne funtzionamenduan ere aldaketa bat baino gehiago egin du Euskaltzaindiak orain ehun urteko sorrera hartatik. Adibide baterako, orain dela urte batzuk arte, euskaltzainen izendapenak hil artekoak ziren; gaur egun, aldiz, euskaltzain osoek 75 urte betetzen dituztenean, ohorezko euskaltzain bihurtzen dira eta beste euskaltzain gazteago batek hartzen du beren tokia. Euskaltzaindia, erakunde bizia den aldetik, etengabe egokitzen da sortzen zaizkion premietara euskararen aurrerabiderako tresnarik eraginkorrena bihurtze aldera. Beti izango da hobekuntza non egin eta ahalegin horretan dabil Euskaltzaindia eta ibili beharko du aurrerantzean ere.

Euskaltzaindia herri gogotik sortutako erakundea da eta mendeurreneko gogoetatik gogo berriturik ekin dio etorkizunari. Euskaltzaindia hor izan da beti euskararen historiako ekintzailetzan: ikastolen sorreran, euskalduntze-alfabetatzea antolatzen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa aurrera eramaten, euskararen lehenengo gaitasun agiriak banatzen… eta zalantzarik ez dut euskarak lan arloa irabazteko dituen premiei erantzuten ere hor izango dugula Euskaltzaindia. Ekin eta jarrai.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).