Euskal derbia

PrintFriendly and PDF

EuskalDerbiaBadakite alta egun batez beharko dutela bateratze bat egin; gaur egungo txapelketan, talde ttipi eta ahulek ez baitute etorkizunik, ikusten delarik heien parean garatzen eta jokatzen diren talde azkarrak, ahalmen handikoak eta gaur egun agresiboak.

Badu aspaldi bi talde horiek leian direla Euskal Herrian, bakoitzak badu bere historia, bakoitzak bere sostengatzaileak, bakoitzak bere ikusmoldea eta bakoitzak bere leku propioa eta emaitzak iragan diren txapelketetan.

Bakoitza konbentzitua da ere bera dela Euskal Herriaren ikurra, berak duela publiko hoberena, sailkapen hoberena eta presentatzen diren erronkak gainditzeko berak dituela jokatzeko molde hoberenak.

Azken denboretan alta, bi lehiakide horiek krisiak, dudak eta kezkak ezagutu dituzte eta ohartu dira txapelketa irabazteko heien indarra batu behar luketela.

Egia da zaleak ez direla oraindik behar bada prest, egiturak desberdinak direla, bakoitzak bere jokatzeko zelai sakratua duela bainan azken finean ohartuko dira jendeak helburu berdina dela bakoitzak taktika berezi bat lantzen badu ere.

Duela aste batzu, prentsaren lehen titulua egiten du hurbiltzearen kontakizunak, batzu ezezkorrak baziren ere, ainitzek begi onez eta esperantzaz beterik hartu zuten berria, Euskal Herria ordezkatuko zuen talde bakar bat ukaitea etapa eder bat bailiteke beste taldeekin lehen mailan aritzeko hor baita segurraz ere gakoa.

Egia da azpimarratu behar dela euskal derbiak gure bi talde nagusien arteko borroka bat suposatzen duela, bainan nori zaio gehienik gustatzen?

Hemengo jendeer edo beste talde batzuer, azken horientzat, euskal talde zatitu batzu leian ikustea plazer bat baita dudarik gabe.

Urrats batzu ikusten eta senditzen dira azken denboretan, euskal derbiak momentu goxo batzu baldin badira ere, nola ez asma txapelketa irabaziko lukeen euskal talde bakar bat heldu diren urteetan; bai zinez Euskal Herriak ezker abertzalea eta EAJaren arteko bateratzea mereziko luke!