Enbata berria!

PrintFriendly and PDF

En-kiosketan

Eta bai!

Denborak aldatzen ari dira ; prentsa eta liburuak gero eta arrakasta guttiago du bere forma klasikoan!

Gure eskualdean ere fenomeno berari buru egin behar zuela eta, aspaldiko astekaria den Enbata aro modernoan sartu da.

Ni ez naiz egunkari irakurlea; entseatu naiz bainan lan egun baten ondotik ez dut kalipu aski aurkitzen nere baitan, egunerokoa analisatzen duten artikuluen irakurtzeko.

Aldiz astekariak gostuko ditut: asteburua hor dela eta, aise plantatuko naiz artikulu bat edo besteren irakurtzen gogoeta baten eramaiteko estakurua sortuz.

Aldiz, egunero edo hobeki erran gauero, lokartu aitzin liburu baten, nobela baten zati bat irakurtuko dut, egunez egun edo gauez gau ipuin batean, herri batean, egoera arraro batean sartuz.

Liburu bat zinez maitatu dutalarik, bururatua dutalarik eskuetan erabiltzen dut, kasik perekatzen, dolu bat banu bezala edo bukatu den gozaldi bat agurtu behar banu bezala.

Ez naiz bakarra… sentsasio hori beste irakurle batzuekin aipatua dut askotan eta ainitz gira gisa hortako bizipenak ditugunak…

Beraz, berriz Enbata berriarekin lotura eginez: beharrik paperezko hilabetekari forma ere gelditu dela, ez bainuen nik hasteko ordinagailuaren aitzinean erdietan ere irakurtuko!

Alta ez naiz ordinagailuaren kontra, egunero erabiltzen dut lanerako, komunikatzeko, ikerketa bat edo beste egiteko…

Irakurketa beste zerbait da neretako. Ez naiz oraino liburu bat pantaila baten gainean irakurtzekotan…

Depasatua? Moda zaharrekoa? Futi!! Haurrek erraiten duten bezala!