80 000 “Now Euskal Herrira”

Euskal preso politikoen eskubideen alde, larunbatean, 2015eko urtarrilaren 10ean, Bilbon Sare Herritarrak antolatu duen "Now Euskal Herrira" mobilizazioan 80 000 herritarrek parte hartu dute.
Sareko kideek manifestaldi arrakastatsua eta gero parte hartu zutenei eskerrak eman eta geroan ere "herriz herri eta auzoz auzo" lanean jarraitzeko deia egin diete herritarrei. "Denok batera lortuko dugu, eta lehen urratsa sakabanaketa amaitzea izango da".

“Argi dugu! Now! Euskal Herrira!”

Dispertsioarekin bukatzea beharrezkoa da, posiblea da. "Orain, maintenant, ahora, now!" Sinets dezagun gure indarrean, sinets dezagun guztion ekarpena, txikia ala handia izan, ezinbestekoa dela sufrimendua ezabatzeko eta konfrontazioarekin amaitze bidean oinarri sendoak ezartzeko eta esperantzari, baita konponbideari ere beste leiho bat irekitzeko.
Batu ditzagun arrazoiak, bihotzak eta eskuak mezu argi hau lau haizeetara zabaltzeko: Now, Euskal Herrira! Urtarrilaren 10an, Bilbon 17:30tan iraganen den mobilizazioara joaiteko Iparraldeko autobusen berri guziak jarraian atxemanen dituzue.

www.etxerat.info web-gune berria

Etxerat elkarteak espainiar eta frantziar Estatuen errepresioa, hala nola, tortura, erbestea, deportazioa, espetxeratzea edo heriotza, lehen pertsonan ala hurbilekoengan jasan duten pentsamolde ezberdineko herritarrak biltzen ditu.
Elkarteak webgune berria sarean ezarri du. www.etxerat.info oraino osatzekoa bada ere, jada hainbat atal martxan ditu.

Bateragunea

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez et Miren Zabaleta, les cinq condamnés du procès Bateragunea, resteront en prison. Ainsi en a décidé le Tribunal constitutionnel espagnol en rejetant, le 22 juillet, l’appel interjeté par les avocats des condamnés.
Ils devront donc effectuer la totalité de la peine infligée par le tribunal suprême, 6 ans et demi pour les deux premiers, 6 ans pour les trois autres. Par ce rejet, le tribunal constitutionnel a également confirmé les 10 ans d’inéligibilité infligés à Otegi et Diez, 8 ans aux trois autres dirigeants de l’ex-Batasuna.

Fin avril 2014, il y avait 491 prisonniers politiques basques dispersés dans 77 prisons

Dispersion, droit à la santé, mesures d’exception, dans les prisons, exilés, parents et amis – accidents, libérations, incarcérations et transferts, thèmes du mois (entretien avec le frère de Josu Uribetxebarria, prisonnier politique basque gravement malade), Etxerat - Initiatives, agenda, annexes… dans le dossier d'Etxerat de 29 pages.
Sakabanaketa, salbuespen neurriak, osasun eskubidea, espetxeetan, askatasunak, leku aldaketak eta espetxeratzeak, hilabeteko gaia (oso larriki eri den Josu Uribetxebarria euskal presopolitikoaren anaiari elkarrizketa), ekarpenak, etxerat - prentsaurrekoak - ekimenak, eranskinak.. 29 orritan.

Fin mars 2014, il y avait 498 prisonniers politiques basques dispersés dans 79 prisons

La chronique d'Etxerat du mois de mars apporte un éclairage particulier sur le championnat contre la dispersion Pilotakadaz Pilotakada qui a pour objectif de dénoncer les violations de droits et les injustices que subissent les prisonniers et exilés basques ainsi que leurs proches.
L'acte final de ce championnat aura lieu le 29 juin dans 5 frontons d'Euskal Herria, un par herrialde, où l'on jouera les finales respectives de ce Pilotakadaz Pilotakada.

‘Giza eskubideak, konponbidea, bakea’ aldarrikatzeko manifa

Preso eta iheslarien giza eskubideen alde, ekainaren 14erako Baionan manifestaziora deitu dute Iparraldeko 24 eragilek.
Ipar Euskal Herriko lan munduko, politika eta jendarte arloko 24 eragilek ekainaren 14rako ‘Giza eskubideak, konponbidea, bakea’ manifestaziora deitu dute Baionan. Estatu frantses eta espaniarrari Euskal preso eta iheslarien giza eskubideen errespetatzea galdatuz. Arratsaldeko bostetan abiatuko da, Lauga kirolgunetik.

“Eskubideen arloan, denek elgarrekin eginen dugunaren araberakoa izanen da emaitza”

Baionan, larunbata honetan, otsailaren 15an, 800 pertsonek Etxerat, euskal preso politikoen senideen elkartearen deiari erantzuna ekarri diote. Mobilizazio honekin, egun horretan Baionan pasaian zen Christiane Taubira Justizia Ministroari "Eskubideen erresptua, noiz ?" dei berezia luzatu nahi izan dio Etxerat-ek.
Baionako Unibertsitatean, Ministroaren inguruan antolatua izan den "Zer justizia biharko?" eztabaidan Ministroari luzatuak izan zaizkion idatzizko galderetan, gomendatua izan zen bezala aintzinetik idatziak izan ziren forma guziak errespetatuz, euskal presoei buruzko galderarik ez da atxikia izan eztabaidan eta Ministro Andereak ez du gaia aipatu.

«Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu»

36 urterekin, Arkaitz Bellon, euskal preso politikoa hilik atxemana izan da bere zeldan. Argi eta garbi da ez zuela inondik ere hiltze horrek kartzelan gertatu behar, ez eta etxetik mila kilometrotan. 2000 urtean Donostiako Aste Nagusian izan ziren gertakarietan parte hartzea gatik Arkaitzek pairatzen zuen 13 urte eta 3 hilabeteko izariz kanpoko kondena. Horri gehitua izan zaio, bere kondenaren hiru laurdenak betea zituelarik, 2011 urtean kartzelatik kanpo izaitea ezeztatua izan zaiola eta etxetik 1000 kilometrotan kartzelatua jarraitzen zuela.
Euskal Presoen eskubideen alde, Etxerat elkarteak manifestaldi batera deitzen du otsailaren 15ean Ipar Euskal Herrian Frantziako justizia ministroa Christiane Taubirak eginen duen bisitaren kari. "Euskal preso politikoen eskubideen errespetoa orain ! Euskal Presoak Euskal Herrira !" lema pean, manifestaldia abiatuko da arratsaldeko 15:30 Baionako Euskaldunen plazatik.