EHZ, 20 urte, urtero sortzen!

PaulineGuelleEHZ
Pauline Guelle, Ipar Euskal Herrian hazi da eta duela zonbait hilabete EHZren lehendakaritza hartu du. EHZren kidea izanki hainbat lan taldetan inplikatu da: brigada ubelan, EHrZ musika topaketan eta komunikazioan.

EHZ Festibalak bere aurkezpena laburbiltzen du erranez “Euskal Herrian gure irudira eraiki nahi genukeen jendartearen erakuslehio izateko helburua dugu, musikaz gain, besteak beste karrikako artea, haurren xokoa eta konferentziak proposatuz.” Aurten, EHZ Festibalaren 20. edizioa izanen denez, Alda!k uztailaren 3tik 5era iraganen den Festibalaren berezitasunei buruz galderak luzatu dizkio duela zonbait hilabete EHZren lehendakaritza hartu duen Pauline Guelle-i. 

Nola ezagutu duzu EHZ Festibala eta nola hartu dituzu ardurak antolaketan?

EHZ festibala kolegioan ezagutu nuen; gure erakasleak bideo bat pasatu zigun klase denboran… Hastapenean irudi bat baino ez zen niretzat. Garaziko lizeora joan nintzelarik, lehen aldiz EHZra hurbildu nintzen, Heletara; hor deskubritu nuen festibala. Zirkulazioan hasi nintzen, arduradun gisa eta bi urte berantago EHZren administrazio kontseiluan sartu nintzen, sinpleki.

20. urtemugakari zer gogoeta eramana izan da?

Aurten 20. edizioa ospatuko dugu Lekornen eta gure laguntzaileekin batera proiektua zertan den gogoetatu nahi genuen. Eskaintza artistiko berri bat proposatu nahi dugu eta gure asmoa da festibal komertzialetatik oraino gehiago desmarkatzea afitxa buruen “lehiatik” kanpo jokatuz, deskubritzeari leku gehiago emanez. Azken urte hauetan ohartu gira ekonomikoki ez ginela gai produktora eta enpresa pribatuek kudeatzen dituzten festibalekin konkurentzian sartzeko. Gainera, betidanik gure asmoa izan da modelo antikapitalista eta altermundialista bat eskaintzea, EHZren lehen lemak azaltzen zuen beza-la “[…] contre la World Company”. Horrez gain, lehen edizioetatik deskubritzea festibalaren oinarri bat izan da, Euskal Herriko eta nazioarteko taldeeri lekua emanez. Bestalde, aurten gunea berriz pentsatua izan da Lekorneko Garroa gazteluan egonez. Leku goxoago bat nahi ginuen eraiki, gure publikoa
aktore bilaka dadin. Gunea “ttipitu” dugu, gure eskaintza guzia gazteluaren aitzinean ezarriz. Gure helburua da diziplinen arteko mugak haustea, publikoa festibalaren orokortasunera eramanez. Eskaintza horrekin, erakusten dugu azken 20 edizioetan EHZ etengabe arraberritzen den proiektu bat dela: 20 urte, urtero sortzen!

Aurten Festibalean parte hartzeko gomitan zer berezitasun azpimarra zinezazke?

EHZ festibal bat baino gehiago dela erran nezake eta izaerak berak dio garrantzia ematen, adibidez, euskara bultzatuz, logorik gabe izanez, ingurumena zainduz, feminismoari lekua emanez, diskriminazioak ez onartuz eta presoekilako elkartasuna landuz. Musika eskaintzari begira, kalitatezko taldeak ekarraraziko ditugu festibalera, adibidez : Deluxe, Skip&Die edo Woods. Deskubritzeari leku berezi bat eskainiz, goraka doazen talde batzuk etorri dira, konparazione Cotton Claw, Last Train eta Martin Mey (Printemps de Bourges-en sariztatuak), Joseba B. Lenoir Gang edo Erotic Market. Eztabaida gunearen egitaraua betea izanen da ere eta aurten antikapitalismoa izanen da ardatz nagusia. Tematika horren barne  hainbat gai tratatuak izanen dira, izan autodefentsa eta autoeraketarako bideak Kurdistanen, izan deskolonizazio prozesuak Afrikatik Euskal Herrira, izan bide instituzionala eta mugimendua Grezian edo emakumeak eta sorkuntza. Feminismoak ere bere tokia ukanen  du, emakume sortzaileeri hitza emanen diegulako: bi bertsolarik eta bi musikarik eztabaida honetan parte hartuko dute, horien artean aurtengo musika programazioan ariko den emazte bat. Bukatzeko, egun osoko programazio aberats bat izanen da: ikusgarriak, tailerrak,  haurren xokoa, kanpo hitzaldiak, zikiroa eta kantaldiarekin. Hip-hopatik Yogara, Iron Skulls ikusgarri katalana ahantzi gabe, egunean zehar izanen diren animazioak anitzak izanen dira. Eta aurten ere, gure eskaintza guzia tokiko ekoizpenetan oinarritua izanen da!

Joan den astean, hastapenetik Festibala segitu duen Pantxika Maitiaren lekukotasunak  erakutsi digu nola EHZ 20 urtez alternatiben mintegi izan den.

ehz3245218

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).