46 Herriko Etxe Iparraldearen metamorfosi ekologikoaren alde engaiatuak

PrintFriendly and PDF
ItunaUNe

Klika irudian xehetasunen ikusteko.

 

46 Herriko Etxe (Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren %62a ordezkatzen dutenak) kudeatuak izanen dira Bizi! elkarteak proposatu duen “Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna” izenpetu duen Herriko Etxeko gehiengo batetaz.

Mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, laborantza eta elikadura biologiko eta tokikoak, energiaren menperatzea, hondakinen murriztea, euskoaren garapena eta Klima Planaren deklinatzea, Itun horrek aitzinean ematen dituen ekintza arlo saihets ezinak dira.

46 Herriko Etxe horiek, 3 probintzietan eta 9 lurralde eremuetan kokatzen dira:

Aiherra:  Arño Gastambide  zerrenda, Aiziritze: Chantal Erguy zerrenda Aldude: Martin Suquilbide zerrenda, Anauze:  André Changala  zerrenda, Arrosa:  Beñat Arrabit zerrenda,  Azkaine:  Jean-Louis Fournier zerrenda,  Azkarate:  Philippe Etchenique  zerrenda, Baigorri:  Jean-Michel Coscarat zerrenda,  Baiona:  Jean-René Etchegaray  zerrenda,  Banka:  Michel Oçafrain zerrenda, Behaskane:  Gabriel Belleau zerrenda, Biarritz:  Maider Arosteguy  zerrenda, Bidarte :  Emmanuel Alzuri  zerrenda, Biriatu :  Solange Demarcq Eguiguren zerrenda, Donapaleu:  Charles Massondo zerrenda, Donazaharre :  Pierre Eyherabide zerrenda, Donibane Garazi:  Laurent Inchauspé zerrenda,  Eiheralarre:  Erramun Minondo zerrenda,  Ezpeleta:  Jean-Marie Iputcha  zerrenda, Ezterenzubi:  Jean-Louis Poydessus zerrenda,  Gabadi:  Jean-Louis Prébendé zerrenda, Gamarte:  Jean-Michel Bicain zerrenda, Hazparne:  Isabelle Pargade zerrenda, Hendaia:  Kotte Ecenarro zerrenda, Hiriburu:  Alain Iriart zerrenda,  Irulegi:  Joseph Mocho zerrenda, Itsasu:  Mikel Hiribarren zerrenda,  Izura:  Daniel Olçomendy zerrenda,  Jatsu:  Marc Labèguerie zerrenda, Kanbo:  Christian Devèze zerrenda, Lehuntze:  David Hugla zerrenda,  Liginaga-Astüe:  Ruben Gomez zerrenda, Makea:  Alain Dubois zerrenda, Maule:  Louis Labadot zerrenda, Milafranga:  Marc Saint-Esteven zerenda. Mugerre:  Roland Hirigoyen zerrenda, Muskildi :  Josette Boscq zerrenda, Pagola:  Pierre Etcheber zerrenda, Sara:  Battitt Laborde zerrenda, Senpere:  Dominique Idiart zerrenda,  Urepele:  Xole Aire zerrenda,  Urketa:  Raymond Darricarrère zerrenda, Urruña:  Philippe Aramendi zerrenda,  Uztaritze:  Bruno Carrère zerrenda,  Zaro:  Robert Garicoitz zerrenda, Ziburu:  Eneko Aldana-Douat  zerrenda,  

Urte honetarik beretik goiti, eta agintaldi osoan, Bizik segurtatuko du hartuak izanen diren orientazioek errespetatzen dutela emana izan den hitza eta etortzekoak diren nahasmenduen aitzinean, lurralde jasangarri eta solidario baten segurtatzeko beharrezkoa den metamorfosi ekologikoan kokatzen direla. Nahi duten Herriko Etxeei proposatua izanen zaie formakuntza batzuren ukaiteko parada Itunaren 7 engaiamenduen gauzatzean, Herriko Etxe mailan eta Euskal Hirigune Elkargo mailan, lagunduak izan daitezen.

Lurralde erresilienteagoen ukaiteko garrantziaz kontzientzia hartzea ahalbidetu duen osasun krisiaren ondorioz, bai eta hainbat zerrendek egin oharren ondorioz, Bizik proposatuko die Ituna oraino izenpetu ez duten Herriko Etxe talde guziei haiek ere engaia daitezen metamorfosi ekologikoaren alde eta engaiatuak diren 46 Herriko Etxeek daramaten dinamikari junta daitezen. Elkarteak jarraituko du berezikiago Ituna izenpetu gabe egonen diren Herriko Etxeeen ardura, txartzen eta zalutzen ari den nahasmendu klimatikoaren arloan, azpimarratzen.

Hitza Hitz Batzordeak, Ituna izenpetu ondoren Herriko Etxeetan gehiengoa lortu duten zerrendek, Herriko Etxe eta Hirigune Elkargo mailako engaiamenduak gauzatzen dituztela  segurtatzearen ardura duen batzordeak, lanean segituko du datozen asteetan eta handitzeko xedea du. Interesa duten pertsonek oraindanik taldea indartzen ahal dute mezuel bat igorriz ondoko helbidera: [email protected]

4 Comments

  1. Jon Xaxi
    Posted 29/06/2020 at 17:40 | Permalink

    Aucune rétrospectives 6 ans plus tard, ce pacte ne vaut rien

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak