3B: Brebeta, Baxoa eta beroa

3BakEnbata Hilabetekariko Sar Hitza

Seaskako ikasleek intsumisio ekintza bat egin dute azken urteetan, Brebeta azterketan. Azterketa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeaz gain, eskubide hori egikaritu dute, frantsesez egin beharreko azterketako galderei euskaraz erantzunez. Frantziako Hezkuntzak denbora pixka bat behar izan du erreakzionatzeko, baina azkenean erreakzionatu du. Bi aukera zituen: ikasleen eskaera onartzea eta euskarazko azterketak zuzentzeko bide legala eta operatiboa aurkitzea; edo bere betiko irmotasuna erakustea eta bermatzea azterketa horiek ez zitutela zuzenduko. Ez da sorgina izate beharrik asmatzeko zein bideren alde egin duen.

Aurten, beraz, Seaskako ikasleen azterketak bahitu eta Bordelera igorri dituzte. Mezua garbia da: segurtatu nahi zuten azterketak zuzenduko zituztenen artean ez zela euskaldunik izanen, eta beraz, ez zela gertatuko aitzineko urteetan gertatua, hala nola azterketa haiek zuzentzaile euskaldunen eskuetara heltzea. Neurri errepresiboa. Ikasleen intsumisio xalo hori zigortzeko erabakia.

Aste bakar batzuk lehenago, Frantziako Hezkuntza Ministroa murgiltze ereduaren kontra mintzatu zen, uste baitzuen murgiltze ereduan eskolatuak diren ikasleek ez dutela frantsesik ikasten. Hara. 2019an, Frantzia bezalako herrialde distiratsu batean, izan daiteke ministro, hezkuntzako ministro, eta Brebeta bera huts egiteko adinako astakeriak erran. Betikoan gaude. Frantziak sutsuki defendatzen ditu frantsesa, frantsesa eta frantsesa. Eta beti dauzka jomugan bretoiera, okzitanoa, euskara eta gainerako hizkuntza gutxituak. Frantziarentzat hizkuntza horien garapena mehatxu bat da. Beraz, hizkuntzen aberastasunaren eta ondarearen izenean tartarikan arituko da beharbada, baina oinarrian, komeni zaio euskara hilzorian egotea. Hilzorian, bai. Ez hila. Pixka bat irakasten eta doi-doia erabiltzen den bitartean, komeni zaio euskara bizitzea, horrek ematen diolako kolore pixka bat bere irudi uniformeari. Desagertzeko heinean dauden espezieak zaintzen dituztenean bezala, ale bakar batzuk gelditzeko, baina postaletarako bakarrik. Hortik gora deus ere ez. Nehork ez dezala mehatxatu Frantziaren proiektu politikoa.

Horregatik, Baxoa euskaraz egitea ere ez du onartuko Frantziak. Duela zenbait urte egin zuten txosten bat erranez beharrezkoa dela Baxoa frantsesez egitea: “Ikuspegi pedagogiko batetik eta frantsesa behar bezala menperatzeko”. Baina Baxoaren arazoa hori baino sakonagoa da, berriki Maddi Ane Txoperenak Berria-n idatzi duen bezala. Ikasleek xehexehe ikasi behar dute Frantziako literatura, baina “euskara” ikasgaiko azterketan bizpahiru galdera ezin errazago aski dituzte, ez zaie galdetzen euskal kulturaren eta literaturaren jakintza sakonik. Gauza bera historiarekin edo geografiarekin. Alabaina, Baxoa ez da bakarrik ikasleek frantsesaren gaitasuna dutela frogatzeko azterketa: Baxoa da ikasleak marko mental frantses batean sarrarazteko atea, nahi ala ez iragan behar den atea, unibertsitatean ikasten segitu ahal izateko.

Bero abisuaren harira, Ipar Euskal Herriko ikasleek, Frantziakoek bezala, Brebeta berantago egin behar izan zuten arrazoi berarengatik daude anitz Baxoa azterketarekin segitzearen alde. Hots, garrantzitsua zaie egun berean egin dezaten azterketa bera ikasle “frantses” guztiek. Azterketa uniformea nahi dute, zentralista, tokian tokiko egoerei lekurik eginen ez diena, buru-mapa komun hori sortzeko. Espainiako boz batzuk ere selektibitateko azterketa uniformearen alde mintzatu dira aurten. Frantziak eta Espainiak frantses edo espainol hiritarrak sortu nahi dituzte, azterketa espainolez, frantsesez edo euskaraz bada ere.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).