26 urte aski da!

PrintFriendly and PDF

BagoazOK!700 lagun bildu dira larunbatean, apirilaren 9an, Xistor Haranburu, Jakes Esnal, Ion eta Unai Paroten askatasuna aldarrikatzeko Donibane Lohitzunen. Gure gizartea gauzatzen duen demokraziaren izenean, giza eskubideen izenean eta Euskal Herriak ezagutzen duen historiaren izenean Xistor, Jakes, Ion eta Unaien askatasuna galdatua izan da. Baita baldintzapekoekin aske gelditzen ahal diren guziena ere eta larriki eri diren guziena eta nola ez aipa Ibon Fernandez Iradiren kasua.

Hara manifestaldiaren karietara irakurria izan den agiria Bagoaz kolektiboaren eskutik lortua.

Gaur, gure lehen pentsamendua, Angel Aldanaren familiarentzat da, igandean Angel Aldana zendu da 67 urteetan eritasun larri baten ondorioz. Angel Aldana, 70 hamarkada bukaeran, bere herritik ihes egin eta Ipar Euskal Herrira etorri behar izan zuen. 80 hamarkadan, frantses poliziak 3 aldiz atxilotu zuen eta Yeu ugartean konfinatua izan zen beste hainbat iheslarirekin batera. Horren ondoren, Hego Ameriketara deportatu zuten: Ekuador nun espainiar polizia bahitu eta torturatu zuen ekuadorreko poliziaren presentziarekin. Ondotik, Errepublika Dominikana, Panama eta Venezuela eramana izan zen. Zailtasun administratibo izugarriak ezagutu ditu eta gogorki borrokatu eritasun larri eta luze baten kontra. Maleruski, Angel Aldana euskal iheslariek ezagutzen duten egoeraren adibide adierazgarria izan da. Frantses estatua egoera honen erruduna da. 80 hamarkadan, hamarnaka iheslari deportatu zituen Hego Amerika eta Afrikako hainbat herrietara.

BAGOAZ-ek Frantses estatuak bere erresponsabilitateak har ditzan galdetzen du. Euskal iheslarien kontrako salbuespenezko neurriak bertan behera utzi behar ditu, beste drama bat gertatu aintzin. Gaur egun oraindik, hamarnaka dira egoera larrian bizi direnak. Frantses eta espaniar estatuek ez balute bake prozesua blokeatuko, larriki eri diren preso eta iheslarien inguruko urgentziazko neurriak hartuko balituzte, Angel Aldana libreki mugitzen ahalko zen eta behar den bezala artatua izaiten ahal ere. Baina ez da hala izan.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak, 2013ko ekaineanantolatutako ekitaldian, haien etxeratzea marrazten duen bide orria aurkeztu zuen. Goizean Euskal herriko Hainbat eragileekin bildu ziren eta haien kezka agertu zituzten bi iheslarien inguruan : bat Angel Aldana. Frantses estatuak ez du kezka hori entzun eta 3 urte eta gero Angel hil da Venezuelan eritasun larri baten ondorioz. Gaur erruduna dela erraiten al dugu ez dugula gehiago nahi horrelakorik! BAGOAZ-en ustez, oztopo juridikoekin bukatu behar da eta iheslari guzien itzulera gai ordenean jarri behar da.

Gaur hemen bildu gira 4 presoren libratzea galdetzeko : Xistor Haramburu, Jakes Esnal, Ion Kepa Parot eta Unai Parot. Lehen hiruak Pariseko auzitegiak (Cour d’Assise Spéciale) bizi osorako zigorrera kondenatu zituen, eta Unai Espaniar auzitegi supremoak 40 urtera.

Gizon hauek Frantziar estatuko edota espaniar estatuan existitzen diren, kondena zorrotzenak bildu zituzten eta 2016ko apirilaren 2an, haien 27 garren presondegi urtea hasiko dute. Mende laurden bat baino gehiago preso direla, gizatasun guzia kentzen duen toki batean preso. Mende bat baino gehiago bizirik ez duen toki batean preso, toki honek, zigortzea, nekatzea eta bizi indar guziak desagertaraztea dituelarik helburu.

Baina kondanazio hauek ez dute bakarrik presoa kondenatzen baizik eta beren famili eta senideak ere. Egoera hau jasangaitza bilakatzen ari da. Usu pertsona ahulak ere hunkitzen ditu : haurrak edota adineko pertsonak.

Xistor, Jakes eta Ion-ek haien eskubidea den baldintzapeko askatasuna galdegin dute eta aztertutako galdeak ezeztatuak izan dira beti. Argudio politikoetan oinarriturako ezetzak izan dira eta ez juridikoetan. Ezeztapen hauek pertsona hauen kutsu politikoa aitzinean emaiten dute baita nola podere politikoek tresna judiziala intrumentalizatzen dituzten ere. Podere politikoak segitzen du argi eta garbi prozesua blokeatzen. Horrek argiki esplikatzen du baldintzapeko guzien ukatzea, nahiz eta dozier onak izan.

Gure gizartea gauzatzen duen demokraziaren izenean, giza eskubideen izenean eta Euskal Herriak ezagutzen duen historiaren izenean Xistor, Jakes, Ion eta Unaien askatasuna galdetzen dugu. Baita baldintzapekoekin aske gelditzen ahal diren guziena ere eta larriki eri diren guziena eta nola ez aipa Ibon Fernandez Iradiren kasua.

Iraganak erakutsitakoaz eta Lorentxa Guimonen sustenguz izan diren mobilizazioak, gatazkaren konponbidearen alde, presoen askatzearen alde eta iheslarien itzultzearen alde mobilizatzen segitzea deitzen dugu.

Jakes, Xistor, Ion Kepa, Unai eta beste guziak aske !!

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak