Zinegin euskal zinemaldiaren 8.edizioa azaroaren 21etik 24ra Hazparnen iraganen da. Beti bezala euskarazko filmak hedatuko dira, fikzioak, dokumentalak eta marrazki bizidun bat haurrentzat. Bestalde, bi tailer eskainiak dira. Lehena Super 8. bobinekin filmatzeko paradaren ukaiteko, baita filmaren errebelatzeko ere, ganbera beltz batean, zonbien artean… Horrez gain, Radiokulturarekin soinua grabatzen eta muntatzen ikasteko parada izanen da, hilen arimak harrapatzeko!
Zinegin honetan ere 80ko hamarkadari behako bat emanen da “IKUSKA” film sortarekin. Euskal zinema zer izan litekeen eta garaiko Euskal Herriaren erradiografia ezagutzeko parada.
48 oreneko KliKlap, dantza poteo, zine kontzertu, gau absurdo bat.. bezalako osagaiekin… 8.edizio bikain bat aintzin ikusten dute antolatzaileek!
Xehetasunak hemen edo behereko taulan klikatuz: