2010 urtetik geroz Kutxa Ekoguneak bultzatzen du Gazte Ekoliderrak proiektua. Horren helburu nagusia da urtero interes amankomuneko gazte talde bat jasangarritasun eta lidergo gaietan trebatzea eta elkarren artean kontaktuan jartzea, “trebatu, ekin, izan” lelopean.
Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleek, erakundeetako ordezkariek, profesionalek, elkarteek, adituek, aktibistek, mendizaleek eta bestelakoek parte hartzen dute, jasangarritasuna eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko. Ekintza arloan trebakuntzan zehar ikasitakoa praktikara eramateko xedea da. Horretarako, besteak beste, partaideek proiektu bat garatu eta ezagutzera eman beharko dute. Azkenik, “izan” atalean, bide batez partaideak Ekoliderrak sarearen kide aktiboak izatea espero da.
Proiektu honen testu ingurua ondokoa da: “Planetak urtero sortzen dituen baliabide natural eta zerbitzu ekologikoak baino %30 gehiago ari gara erabiltzen mundu-mailan. Planetaren baliabide naturalak gizakion “kapitala” badira, horien “interes”-ez bizi beharrean, kapitala bera ari gara gastatzen. Hau da, geroz eta pobreagoak gara: 1970 urtetik kapital natural guzti horretaz %70a gelditzen zaigu soilik, eta urtero %1 inguru gastatzen jarraitzen dugu.” Gainera jasangarritasuna modu integralean lantzen da : ekonomian, sozialan eta ingurumenan. Horregatik jasangarritasunak erronka handia suposatzen du gure sistema ekonomiko, politiko eta kulturalarentzat.
Lehen harremanak
Orain dela bi urte Ekoliderrak sarea ezagutu nuen. Donostian berriki iritsia nintzen eta jende gutti ezagutzen. Ene lanaren bidez, Ekoliderrak sarea eta formakuntza ezagutu nuen. Eta nolaz ingurumenari loturiko formakuntza proposatzen zen deliberatu nuen apuntatzea, gai hori enetzat inportanta delako. Beste alde batetik ere, formakuntza hortarako izena eman nuen ene sarea haunditzeko eta jendearen ezagutzeko Donostian.
Enetzat inportanta izan zena ere, formakuntza euskaraz izatea. Enetzat biziki inportanta da egunerokotasunean ahal bezain bat euskara erabiltzea.
Lehen ondorioak eta ekarpenak
Formakuntza honek gogoetak piztu dizkit gure gaur egungo bizi molde eta kontsumoaren inguruan. Gaur egun esistitzen diren bizi modu edo ohitura desberdin alternatibo edo ez alternatiboak ezagutu ditugu eta horrek hausnarketak sortaratzen ditu. Segitu ote behar dut modu honetan bizitzen? iraunkorra ote da? Zer egin dezaket ene heinean egoera hobetzeko? Azkenean ohartzen zira zure ideala lortzea zaila izanen dela (zure menpe ez delako) eta orduan zure heinean posible dena entseatzen zira egiten eta zure inguruan ere entseatzen zira jendea sentsibilizatzen!
Gogoeta aberastu sarea haundituz
Formakuntza hori enetzat inportanta izan da eta biziki positiboa: ene sarea haunditu dut eta ene gogoetak haunditu eta aberastu dira.
Azkenean, formakuntzen jendea perfil desberdinekoa da eta ainitzetan iritzi desberdinetakoa,eta horrek aberastasun haundi bat emaiten du eta zure gogoetak eta aurreiritziak aldatzen eta osatzen. Ingurumen mailan, oraindik proiektu/idei anitz asmatzekoak dira eta, ene ustez, Ekoliderrak sarearen bidez hori posible da. Formakuntzak ene pentsatzeko moldea eta izaera aldatu ditu, irekidura ekarriz.
Xehetasun gehiagorentzat eta parte hartzeko, klika hemen : http://ekoliderrak.ekogunea.net/ekoliderrak/albisteak/-5-edizioko-partaide-izan-nahi