Zatoz ikastolara!

Beti bada ikastola bat zure etxetik hurbil! (gaineko irudiaren gainean klika ezazu!).  Gaur egun, Seaska federazioak biltzen dituen 36 ikastolek kasik 4200 ikasle eskolatzen dituzte: 31 ama eskola eta lehen mailako ikastoletan, 4 kolegioetan eta Etxepare lizeoan
Beti bada ikastola bat zure etxetik hurbil! (gaineko irudiaren gainean klika ezazu!) Gaur egun, Seaska federazioak biltzen dituen 36 ikastolek kasik 4200 ikasle eskolatzen dituzte: 31 ama eskola eta lehen mailako ikastoletan, 4 kolegioetan eta Etxepare lizeoan

Larunbat honetan, martxoaren 6an, Ipar Eukal Herriko 32 ama-ikastolek beren ateak publikoari idekiko dituzte. Osasun kiris egoera dela eta egun horren antolaketa berezia izanen da.  Horretarako, hautatu duzun ikastola aitzinetik deitu (edo ikastolari idatzi) behar da, hitzorduaren hartzeko. Gero eta ikasle gehiago badira ikastolan eta burasoak konturatu dira murgiltze eredua osoki eskaintzen duen sare bakarraren emaitzak bikainak direla. Beti bada ikastola bat zure etxetik hurbil !

Urte guziz egiten zen bezala, martxoaren 6an, Lapurdi, Baxe Nafarroa et Xiberuko 32 ama-ikastolak bisitatzen ahalko dira, “ate idekiak” gertakarien karietara. Alta, aurtengo osasun egoera berezia baita, Seaskak jendeei eskatzen die hautatu duten ikastolara aitzinetik idaztea edo deitzea hitzordu baten finkatzeko. Ikastola guzien kontaktuak www.seaska.eus webgunean aurkitzen ahal dira.

COVID-19 eritasunari buruzko neurriak errespetatuz, bisitariek Seaskaren ikastetxeen egoitzak bisitatzen ahalko dituzte irakasleekin mintzatuz eta burasoekin eskola-elkartearen bizia ezagutzeko aukera paregabea ukanen dute.

Interesatuak diren familiek gai guziak aipatzen ahalko dituzte, xehetasunak eskuratzeko gisan: eskola egunaren antolaketa, urtean zehar eramaiten diren proiektu pedagogiko desberdinak, kopuru ttipiak, ikaslearen jarraipena, gastuak, nola egin burasoek euskara ez dakitelarik, goizeko eta arratsaldeko haurtzaindegia, proiektu artistikoak, ateraldiak etab.

Ikastolak, elkarte eskolak moduan antolatuak dira, horrek erran nahi du burasoen elkarteak ikastetxearen ibilmoldea segurtatzen duela.

Ate-idekien larunbat honetan,  elkarteko batzordeetan parte hartzen duten burasoak hor izanen dira galderei erantzuteko.

Ikastolek haurrak onartzen dituzte 2 urtetik goiti, garbiak direlarik: gisa hortan, haurrek ez baldin badute euskararik entzuten etxean (gaur egungo familia gehienetan iragaiten den bezala) ahal bezain goizik eskolatuak izateko aukera eskaintzen diegu.

Ikastoletan erabiltzen den “murgiltze” ereduaren bidez, haurrek eskolan iragaiten duten edozoin momentuan, euskaraz entzuteko eta erabiltzeko aitzakia izanen dute (ikasgelan, jantegian, aire hartzeetan, ateraldietan…) Naturalki, etxean entzuten duten ama hizkuntzaren ikasteko martxan ezarri dituzten prozedura berdinak erabiliko dituzte. Bertzalde, jadanik euskaraz mintzatzen baldin badira etxean, ikastolan balorizatuak sendituko dira eta pixkanaka hizkuntza eskolara ere bereganatuko dute. Kontutan hartu behar da ere bertako euskalkiak zainduak direla. Berantago, CE1tik goiti, frantsesa irakutsia zaie, lehen mailaren bukaeran bi hizkuntzak menperatzeko gisan.

Ikastolan, Freinet-ren pedagogiaren eraginez, beti saiatzen da haurra bere ikas prozesuaren erdian ezartzea: pedagogia aktiboa (haurra aktore/motorre izateko gisan), pedagogia desberdindua (haur bakoitzak bere ikasteko erritmoa baitu) ala proiektuzko pedagogia erabiliz (ikasten duenari zentzua emaiteko, haurrari ekoizpen konkretu baten helburua emaiten diogu: ikuskizuna, erakusketa, baratzea…)

Gure euskal hizkuntza ikasgai bat baino gehiago da: ikastolan, haurrak euskal kulturaren aniztasuna, aberastasuna eta berezitasuna bizitzeko parada ukaiten du. Ondorioz, gure kulturaren aktore kreatibo baten bilakatzeko aukera eskaintzen zaio, gizartean integratua eta ongi izateko tresnak emanez. Bere nortasuna eraikitzen du.

Irakasleek Hezkunde Ministeritza eta Euskal Kurikulumaren egitarauak segitzen dituzte bainan beren oinarriak batez ere hurbiltasuna, ingurumenaren deskubritzea eta autonomia irakastea dira.

Urtean zehar, jarduera desberdinak antolatzen dira: adibidez ateraldiak (mendian ala baserrian), eskolan bertan den baratzearen zaintzea, kantuak & dantza tailerrak, bertsularitza (hirugarren zikloan) konpetizioaren ordez elkartasuna eta elkarlana bultzatzen dituzten “Bizijolas” kirol saioak….

Gainera, ikastolako haurrek herriko animazioetan parte hartzen dute, bertze eskoletako ikaslekin batera (Olentzero, Ihauteriak, Korrika…).

Azkenean, garrantzitsua da oroitaraztea ikastoletan zailtasunean diren haurrei ere harrera egiten ahal zaiela, “integrazio batzordearen” laguntzarekin.

Ikastolen sarea Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuan hedatzen da: beti bada ikastola bat zure etxetik hurbil!

Xehetasun gehiagorentzat, 05 59 52 49 24 zenbakirat dei ezazu lasai. www.seaska.eus webgunea ere lagungarria izan daiteke.

Ongi etorri ikastolara…

Datorren martxoaren 6an, goizean, ikastola guziek beren ateak birtualki zabalduko dituzte. Horrek ez du erran nahi urtean zehar ikastola leku hetsi bat denik, bistan dena ezetz! Bainan, egun hartan, irakasleekin mintzatzeko edo lekuak zuzenean edo birtualki bisitatzeko aukera paregabea izanen da!
Ber denboran, buraso batzu prest izanen dira ere, galdera guziei erantzuteko. Gai guziak aipatzen ahalko dira: kopuruak, ikaslearen jarraipena, gastuak, nola egin burasoek euskara ez dakitelarik…
Ikastola batzuetan, animazio bereziak antolatuak izanen dira (adibidez, ikasleen obren erakusketak, Donibane Lohitzunen bezala)
Gure ikastolek haurrak onartzen dituzte 2 urtetik goiti, garbiak direlarik eta zailtasunean diren haurrei harrera egiten ahal diete, “integrazio batzordearen” laguntzarekin.
Gaur egun, Seaska federazioak biltzen dituen 36 ikastolek kasik 4200 ikasle eskolatzen dituzte: 31 ama eskola eta lehen mailako ikastoletan, 4 kolegioetan eta Etxepare lizeoan

Ikastola? Zertarako?

Ipar Euskal Herrian, euskararen egoera ainitz okertu da XXgarren mendean. Lehenagoko gizartean, jendeak euskaraz mintzo ziren etxean eta hizkuntza horrela zabaltzen zen, naturalki, belaunaldi batetik bertzera pasatuz. Bainan haria moztu da, eta orain euskara gero eta familia guttitan erabiltzen da: batzuetan lotsarengatik, buraso batzuek hizkuntza beren haurrei ez zietelako irakutsi. Ondorioz, orain, ikerketek erakutsi duten bezala, eskola hizkuntza salbatzeko tresna hoberena bihurtu da. Eta munduan zehar hizkuntza ikasteko metodo hoberena eta sinpleena, murgiltze eredua da.

Murgiltze ereduaren abantailak

Orroitu! Noiz edo nun izan ote zira hizkuntza baten ikasteko baldintza hoberenetan? (Ingelesa adibidez….) Ikasgelan, astean zehar Adams familiako mutxurdin flipagarri batek irakasten zituen hiruzpalau orenez? Edo Irlandan / Londresen / New Yorken ibili zinelarik, hizkuntza egun guzian entzuteko eta praktikatzeko aukera zinuelarik?
Murgiltze edo imersio sisteman, ber printzipioa da. Haurrak edozoin momentutan euskara entzuteko eta mintzatzeko parada du: ikasgelan bistan dena, bainan ere kanpoko aire hartzeetan, ateraldietan, kirola eginez, bertsotan arituz, jantegian, haurzaindegian…. Ikastolaren proiektua euskararen inguruan eraikia da: ondorioz haurrak hizkuntzaren inguruan den proiektua senditzen eta bizitzen ahal du. Horrek bere ikasteko motibazioa azkartzen eta bultzatzen du. Ikasleari euskal kulturaren aberastasuna eta ainiztasuna bizitzeko aukera emaiten dio. Egun batez, gure kulturaren aktorea eta sortzailea bilakatzen ahalko dela sendimendua pizten zaio. Erroak fermuki lurrean dituela erakusten zaio eta horrek munduan zehar ibiltzeko indarra eta idekidura eskaintzen dio.

Gaur egun murgiltze eredua Seaskaren ikastoletan bakarrik eskainia da.

Frantsesa ere ikasten dute ikastolan?

Bigarren ziklotik goiti, CE1 mailatik , frantses hizkuntzaren irakaskuntza pixkanaka ordutegian sartzen da. Oren kopuruak urte batetik emendatzen dira. Helburua sinple da: lehen mailaren bukaeran haurra elebiduna da eta bi hizkuntzetan trebe izan behar da. Ikerketen arabera, elebitasun goiztiarrak bertze hizkuntzak ikasteko errextasunak pizten ditu.

Ados…. bainan ez ote da sobera zaila irakurketa euskaraz hastea ?

Bistan dena ezetz! Ainitz errexago da euskararekin hastea: dakizun bezala euskaraz grafia eta fonia parekatzen ahal dira…. Frantsesez aldiz, ez da hala, ber soinua manera desberdinez idaztean ahal baita (“o” adibidez… o, au, eau…) Ondorioz, irakurketaren lehen urratsak euskaraz ongi menperatzen dituelarik, haurrak frantses hizkuntzaren idatzizko zailtasunak hobeki gainditzen ahal ditu.

Zer ikasten dute xuxen ikastolan ?

Ikastolak eskola laïkoak dira. Gure eskualdeko eskola girixtinoak bezala, Hezkuntza Ministeritzarekin kontratupean daude. Ezagupen ofizial horrek ondorio eknomikoak ditu: estatuak gure irakasleak pagatzen baititu. Bertzalde, ministeritzak finkatu dituen programa ofizialak ere segitzen dituzte eta gure ikasleek estatuko azterketak pasatzen dituzte: Brebetan edo Baxoan lortzen dituzten emaitzek frogatzen duten bezala, frantsesan lortzen duten maila, bertze ikastetxeetako ikasleen maila bezain ona da (batzuetan ere hobea, “espantuka” aritu gabe, gure kolegioak eta lizeoa Akitaniako ikastetxe hoberenetan sailkatuak direla azpimarratzen ahal dugu).
Gainera, ikastolako haurrek herriko animazioetan parte hartzen dute, bertze eskoletako ikaslekin batera (Olentzero, Ihauteriak, Korrika…) Nahiz eta gure eskualdeko kulturari biziki atxikiak giren, funtsezkoa iduritzen zaigu munduko bertze kulturei idekiak izatea. Ondorioz, gure pedagogiaren oinarriak hauek dira: hurbiltasuna, ingurumenaren deskubritzea eta autonomia erakastea. Gure irakasleek garantzia emaiten diete ere haurren arteko komunikazio ez bortitzari, helduen diziplina baikorrari, emozioen kudeaketari… Urtean zehar, jarduera desberdinak antolatzen ditugu: ateraldiak, baratze baten zaintzea, kantuak & dantza tailerrak…
Gainera gure ikastoletan haurtzaindegiak goizetan eta arratsaldetan idekiak dira.

Hori dena aipatzeko, ez duda! Martxoaren 6an xehetasun gehiago ukaiten ahalko dituzu.

Horretarako, hautatu duzun ikastola aitzinetik deitu (edo idatzi) behar duzu, hitzorduaren hartzeko.

Gero eta ikasle gehiago badira ikastolan eta burasoak konturatu dira gure ereduak emaitza bikainak emaiten dituela
Beti bada ikastola bat zure etxetik hurbil ! (azpiko irudiaren gainean klika ezazu !)

  • Share/Save
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).