Xipriren altxagarriak

Oilarra

Nehork zalantzarik balu Xipri Arbelbide elizgizonaren eliza katolikoarenganako atxikimenduaz, berrikitan agertu duen liburua irakurri behar du. Ez da Xiprik idatzi duen lehen idazlana. Beste hamar bat baditu argitaratuak aitzinetik, idazle ekoizpen oparoa. Azken hau, haatik, bere apez bizi osoa gidatu duen engaiamenduaren lekukoa da, gazte gazte danik hartu zuen ibilbidearenganako leialtasuna. Leial bainan ez itsu. Euskal Herrian, beste leku gehienetan bezala, elizak bizi duen krisia du aztergai Xiprik aldi hontan.

Dio girostino kopuruen beherakada eta elizak orokorrean bizi duen krisiaren erroak urrun heltzen direla. Xiprik egiten duen azterketa historikoa sakona da. Elizaren barruan eztabaidak eta desadostasunak badaudela? Elizaz kanpoko munduaren eta elizaren artean auzi frango badela dela? Bai, eiki. Bainan hauek ez dira bakarrik gaurko arazoak. Aspaldi danik, eliza katolikoa sortu zenetik, hor daude eliza barneko eta kanpoko munduarekilako eragozpen eta eztabaidak. Hastapenetik.

Oilarra kukuruka” du izenburua liburuak. Oroitarazteko, giza erakunde guziek bezala, elizak ere bere ahultasunak dauzkala, gizakiek osatzen dutelakotz eta gizakia ahula eta mendrea delakotz. Oilarrak kukuruka egin aitzin Jesus hiruetan ukatu zuen Jondoni Petri lehen aitasainduak! Liburuaren interesa, besteak beste, hori da hain xuxen. Perspektiba historiko zabal baten barnean kokatzen dituela elizak Frantziako mundu laikoarekin ukan dituen zailtasun edo auziak. Edo hobeki erran, mundu laikoak eta hunen barnean mundu politikoak, elizarekin ukan dituen hareman polemikoak. Guziz 19. mendeaz geroztik. Adierazgarri frantses iraultzak, 20. mende hastapeneko Estatu eta Elizaren behextea, kongregazionen kontrako legeak, eta abar.

Elizatik haratago Europako, Frantziako eta, nola ez, Euskal Herriko gizarteak bizi izan dituen aldaketak ditu aipagai idazleak: mediek zentzazionalizmoari emaiten dioten premia, jendartearen “askatasun” gosea, 68ko maiatza, materialismoa, kontsumismoa, abortua edo sexu berekoen arteko ezkontza, besteak beste.

Apeza da Xipri, ordea, ez ditu nihundik ere elizak eta elizako hierarkiak egin dituen itzalak, hutsak edo eskasak sabai zokoan gorde nahi.

Bereziki Baionako diosesaren eta diosesako apezen gehiengoaren euskararen erabilpenaren eta garapenaren alderako herabetasuna edo kontrako jarrerak. Berdin euskal errefuxiatuen alderakoak. Kuestionatze lan preziagarria arazo horiek elizaren barnetik bizi dituen kide batenganik.

Batzuk erran dezakete Xipriren apezen pedofiliaren kondena eztiegia edo malguegia dela, diolarik haurrek jasaiten dituzten abusugehienak laikoek egiten dituztela, bainan medietan ez direla apezenak baizik aipatzen, zentzazionalizmoaren diktadura baita nagusi gaur egun. Irakurle bakoitzak eginen du bere iritzia.

Kontsumismoak giristinoak elizetatik urrundu ditu, Iparrraldean nola Hegoaldean, Europa osoan bezala. Jendartea biziki aldatu, Iparraldeko eliza ere bai, nola ez. Barnekaldean apez gutti eta Baionakoak barnekalderat joaiteko uzkur.

Dena galdua ote da? Ez, dio Xiprik, bere baikortasunak gaina hartzen duela. Herri honek altxagarriak baditu. “Ahurtara bat altxagarrik orhe guzia hantzen du”.

Adibidez, nun ikusten dira Bakegileek deramaten presoen aldeko inziatibak bezalakoak? Maitasunean eta elkartasunean oinarrituak. Badea balore kristauagorik? Xiprik, behin berriz, liburu huntan egin duen azterketaren merezimendua hain xuxen hori da: etsipen guzien gainetik badagoela baikor izaiteko arrazoinik.

Irakurleak mila elementu aurkituko ditu Iparralde hontako gizarte eta erligionearen arteko harremanak hobeki ulertzeko, idatziarekin ez beti ados izanik ere.

Oilarra Kukuruka
Xipri Arbelbide
Erein 2019.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).