Se loger au Pays – Herrian bizi Plataforma
Igandea, uztailaren 2a eta astelehena, uztailaren 3a arteko gauean, Se loger au Pays – Herrian bizi Plataformako hainbat taldek “Résidences secondaires #StopAski” tindaketak egin dituzte eta banderolak pausatu dituzte Frantziako Tourrak Iparraldean egin behar duen ibilbidean. Helburua, Euskal Herrian bigarren etxebizitzen balizko erosleei zuzendua den manifestua Euskal Herritik kanpo ezagutaraztea da.
Manifestu honek bereziki hau dio:
” Ezinbestean, deialdi hau luzatzen diogu Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat eskuratu nahi lukeen orori: dagoeneko bigarren etxebzitza gisa erabilia den bizitoki bat izan dadin galdegiten diogu.
Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren krisia ikusirik, onartezina egiten zaigu bigarren etxebizitza gisa bihurtzea honako bizitoki mota hauek:
• gaur egun lehen etxebizitza gisa erabiliak diren bizitokiak,
• bertako biztanleen beharrei erantzuteko eraiki diren bizitoki berriak,
• konpentsazio neurriaren aplikazioa dela eta berriz merkatuan diren bizitokiak, turismo gisa gehiago erabiltzen ahal ez direlako.
2024ko urtarrilaren 1etik goiti, kategoria horietako bizitegi bat bigarren etxebizitza bilakatzea, biztanleen bertan bizitzeko eskubidearen urraketa larri gisa kontsideratuko dugu.
Deialdia hau kontutan hartzeagatik gure esker ona adierazten dizuegu, baita lurralde honen alde egiteagatik, bere edertasuna, nortasuna eta bizitasunak biziraun dezan.
Denek elgarrekin, herrian bizitzeko eskubidea bermatu dezagun!”
Euskal Herrian egiten diren pirripita lasterrtak beti izan dira errebendikatzeko aukera bat, eta hori oso baikorra da. Oroitzen naizenez, 1967an “Vuelta a Espana” lasterka Euskal Herritik iragan behar zuelarik, iltze batzuk ezarri zituzten garaiko ETAkideek, garai haietan Euskal Herriaren nortasuna osoki zanpaturik zegoelako. Gaurko egunetan autonomi gehiago dauka Euskal Herriak ,baina autodeterminaziorako eskubiderik ez. Aurten “Le Tour de France” lasterrak Bidasoaren alde bietatik iraganik, aukera on bat izan da euskalzale eta abertzaleentzat geure herria esistitzen dela erakusteko.