Tartaro
Donapaleuko libertimendua
Denbora goxoa, jendetsua, dantzariak arin arin, Maddi Ane Txoperena eta Aitor Servier bertsulariak, musikariak, lekuko jokalari gazteak (zirtzilak eta beste…): ez zen deus eskas Donapaleuko libertimenduan. Oraiko gai ainitz jorratuak izan dira, ez beti denen gustura bainan polliki euskaraz arramoldatuak umore hoberenean.
Amikuze xoko huntan ere bada zer ikus, entzun eta ikas. Eskerrak guzieri eta agian heldu den urte arte! (...)