5G sareaz…

Gerla… ahantzi ditugunak Kongokoa edo Sirikoa bezalakoak, senditzen ditugunak, Karabagh eskualdean edo Egeo itsasoan… preparatzen direnak omen Ipar poloan edo Asiako ekialdean… edo baita ere piztu edo berpiztu nahi dituztenak, bake bidea ideki baldin bada ere Euskal Herrian, gerla egile batzuek tinko eta fermuki atxikitzen dute trabak eta sufrimendua luzatuz eta suarekin jostatuz…
Grisa… hola deitzen dituzte erregelarik edo legerik gabe bilakatzen diren eskualdeak, tokiak, auzoak. Badakigu alta elgarrekin bizitzeko nunbait kuadroak behar direla. Bainan grisak beraz kolorerik gabeko eskualdeak bilakatuz herri edo eremu batzu, batzuek nahi dutena egiten ahal dute gero. Heien pentsatzeko edo egiteko manerak garatzen ahal dituzte probetxu ateratzeko jendeak eta lurraldeak ustiatuz, baliatuz, agortuz,… (...)

Sasi zikinak behingoz erreta

Gaur egun, testuinguruak garrantzia gehiago hartu du, gure akzioek baino. Testuinguruaren eragina gure izaitearengan dagoen eragin haundiena dela geroz eta konbentzituagoa nago. Lehen analisia bat egin daiteke Bake Prozesu ondoko garaiaz. Herri eraikuntzarako lekuan lekuko proiektuen kopurua murriztu da. Engaiamendua, eta agian nahia, apaldu dira. Instituzio eta alderdi politikoek lehen herriak hartzen zuenaren lekua hartu dute.
Ez du bietako batek errua bakarrik, biek baizik. Borrokaren, edo leunkiago erranez, gatazkaren instituzionalizazioak bere lekua hartu du, bainan lekua utzia izan zako. Gure eginbeharra litaike aztertzea zendako eskuhartzearen transferentzia bat izan den… Zendako ez dugu gehiago garapen koherente bat sustatu nahi herritik, izan dadin kulturan, ekonomian, etxebizitzan…? (...)

Eta gero hau!

Aspaldikoa da hastapena! Duela hogeita hamabost urte lagun batekin izan ginen Kortsikan oporretan. Ugartearen edertasunaz gain, herritarrekin nahi ginuen kurutzatu...
Pentsatzen ginuen hizkuntza egoera berdina izanez, baginuela zer partika, zer aipa Kortsikar jendearekin. Ez ginen gutti harritu hango abertzale zonbaitekin mintzatu eta, ohartu ginelarik ez ginela batere ikusmolde eta estrategia beretan. Guk pentsatzen ginuen gure eskolak sortu behar ginituela, berehala gure gisarat, hots gauzak eskuetan hartu behar ginituela hizkuntza bizirik atxikitzeko. Haiek aldiz honela zioten: «Guk politikoki poderea hartuko dugu eta gero hizkuntza inposatuko...» (...)

Iragan egun batez ostatu batean

Iragan egun batez ostatu batean, bi lagun ari ziren eztabait betean, biak ziren pertsonak, zintzoak ustean, halare ezin adi elkarren artean, entzuten egon naiz umore tristean.
XX. mendeko hitz hauekin hasiko nuke mende huntako 20. urtea, aipatzen duten testuingurutik kanpo ezarriz bistan da. Zer gertatzen ari da mundu huntan? Izoztua uste ginuen Gerla Hotza ez da sekulan hain hotza izan eta beroaldiak sendi dira. (...)

Gidoi txar bat?

Azken egunetan gidoilari talde batek Netflix edo holako plataforma kapitalista handietan begiratzen ahal diren telesail miresgarrietan garatzen diren ixtoriak idazten dituzte.
Pentsa, asmatu estado lehor handi batean, sute alimaleak pizten dira eta miliunka hektara erretzen dira. (...) Asma beti, kautsuzko txalupa ttipi batean dira 43 pertsona; horien artean haurdun den emazte gazte bat. (...) Pentsa bukatzeko, auziperatua den kapitalista handi bat kutxa batean eskapatzen da Asiako estado batetik eta biharamunean, prentsaurreko bat eskaintzen du munduko prentsaren aintzinean... (...)

«Denok ala iñor ez…»

Urte berri on! Hara zer errepikatzen eta sinesten dugun urtarril guziz guretako, gure ingurukoendako eta denendako azkenean!
Nahiz bakotxa gure xilkotik hurbil egon gehienetan, ohartzen gira auzoa ez bada ongi, guhaur ere ez girela luzaz ongi izaiten ahal... Nahiz begiak hesten badakigun, noizbait bestearen gaizki izaiteak hunkitzen gaitu. Murruak eraikirik ere bestearen oihua, usaina entzuten eta senditzen dugu. (...)

« Hors sol »

Klixkaldiaren helburuetariko bat da euskararen aberastasuna edo bederen erabilpena sustatzea; egia da euskarazko prentsa ez baldin bada ere irakurria, garrantzitsua da azken mohikano batzuek segi dezaten idazten noski. Nere klixkaldiaren titulua atzemateko alta, frantses termino bati pentsatu dut.
Duela egun batzu Lurdesen gertatu naiz gure diosesako apezpikuaren prediku bat entzuteko. Urte guziz bezala, HBB (sigloa frantsesez) edo euskal-biarnes hospitalitatearen beila zen eta asteburu bikain bat pasatzen ahal zen euskal giro bikain batetaz goxatuz, partikulazki Lurdeseko karriketan eta ostatuetan ere... «Gure» apezpikuak usaiako prediku katastrofista eta apokaliptikoa garatu du ikuspundu ilun bat botatuz gure gizarteari begira. (...)

Lurraldetasunaz

Bada gai bat aipatu nahi nukeena manera xumean: lurraldetasuna.
Uste dut, herri baten eraikuntzan daramazkigun gogoetetan, ez dugula aski aipatzen gai hori eta egia erran, lurraldetasunak galdera ainitz sortzen ditu eta erantzun gutti ekartzen. (...)

Zer dela, zer dela?

Aspaldi, herri batean batzuek gostukoa ez zuten zerbait gertatzen zelarik (usu harreman edo morala istorio) gauaz jujatua zenaren etxe ondoan «tutak edo galarrotsak» joiten ziren. Arrabots ainitz egiten zen eta akusazioak lerrokatzen forma hau erabiliz: «Zer dela, zer dela?, Etxelarreko Pettan gauaz auzoan ibiltzen dela...»
Aurten fruituak trumilka badirelako, nere sukaldean erreximenta egiten ari nintzala, galarrots horiek jin zaizkit gogora eta hara zer entzuten nuen nere baitan... (...)