Aurtengo Baionako Bestetan euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko… Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri.
Karraikaldi 2016
Hamekagarren urtearentzat , Jacques Portes plaza izanen da euskal kulturaren atea Baionako Besten ostegunetik igande arte. Zinezko herriko plaza batetako giroa suspertuko dute Baionako euskal elkarteek bi memento nagusiekin: arratsaldeko 4ak eterdi eta 7ak artean ikusgarriak, ondotik arratseko 11ak eterdi arte praktika, arratsalde guzian Ikastoletako talo eta edariak hor daizkelarik indar betetzeko.
Ikusgarrietan, Lerenseko Los Chancaires, makol gainean ibiltzaileak ostegun arratsaldean Karrikaldi idekiko dute, ondotik Haiz’Egoa Tiki Baionako haur koroak Maialen Errotabehere buru beren lehen agerraldiatarik bat segurtatuko dutelarik. Ostirailean Iparraldeko Makilarien txapelketa iraganen da ohi bezala, Baionako Buhaminak emazte koro ezagunak Bestetako beren kantaldi nagusia emanen dutelarik ondotik. Larunbatean Leinua konpainiak bere aurtengo ikusgarria proposatuko dauku, Nafarroako Boces de Navarra taldearen joteri lekua utzi aintzin. Igandean Orai Bat Baionako taldeak dantza partea segurtatuko du, kanturako hor daikelarik Xiberoako Hor Hor emazte hirukote gaztea Maika Etchekopar ezagunaren inguruan.
Praktikaren aldetik Dantzazpi Leinuako txarangak eremanen du hiru gauez, igandekoa aldiz, Orai Batekoak. Baionan Kantuz Tuntunaren esku daike gau guziz salbu ostirailean, orduan Ibaialdekokorok airostuko duelako. Karrikadantzarentzat lau talde daizke, ostegunean Los Chancaires Lerenseko dantza taldearen txaranga, ostirailean Madda Maider euskaldun eta katalan bi emazten bikotea, larunbatean Remolin okzitandar taldea eta igandean Trikili Trakala, Makeako taldea eta Karrikadantzaren antolatzailea.
Jacques Portes plazaren itzal gunean
euskal doinuek eta Ikastolako ostatuak
jenden gogo bihotz eta sabelen
betetzeko guzia dukete,
Baionako Bestak urte batez gehiago
ederrak izan daitezen.
Baionako festak indarkeria sexisterik gabe
Gai horren inguruan Baionako talde feministek (Baionako Gaztetxea, Bortizkeria sexisten Kontrako Kolektiboa, EHZ, Le Paf, Le planning, Les Bascos) hainbat ekintza antolatuko dituzte.
Laborarien xokoa
Laugarren aldikotz idekiko da Laborarien Xokoa, Xaho kaian, Baionan. Aurten uztailaren 27tik 31ra iraganen da. Fama handia hartua du ELBk antolatu janari guneak, janari aparta, prezio xuxenak eta giro ona direla arrazoi nagusiak.
Patxokin Euskal Kantuen topaketa eta arroltze ta xingar eguerdi guziz
Baionako besta herrikoi, euskaldun, parekideak :
Baionako Bestak Euskotan !