Sasi zikinak behingoz erreta

Indibidualismoa

Gaur egun, testuinguruak garrantzia gehiago hartu du, gure akzioek baino. Testuinguruaren eragina gure izaitearengan dagoen eragin haundiena dela geroz eta konbentzituagoa nago. Lehen analisia bat egin daiteke Bake Prozesu ondoko garaiaz. Herri eraikuntzarako lekuan lekuko proiektuen kopurua murriztu da. Engaiamendua, eta agian nahia, apaldu dira. Instituzio eta alderdi politikoek lehen herriak hartzen zuenaren lekua hartu dute. Ez du bietako batek errua bakarrik, biek baizik. Borrokaren, edo leunkiago erranez, gatazkaren instituzionalizazioak bere lekua hartu du, bainan lekua utzia izan zako. Gure eginbeharra litaike aztertzea zendako eskuhartzearen transferentzia bat izan den… Zendako ez dugu gehiago garapen koherente bat sustatu nahi herritik, izan dadin kulturan, ekonomian, etxebizitzan…?

Dena fiteago doa eta hauteskundeetan bost minutuz bozkatzea engaiamendu politiko sendoena bezala kontsideratzen dugu eta satisfos ateratzen gira bozka-gelatik. Uste dut bozkatzea politikoki egin daitekeen ekintza ahulena dela, ondotik hartzen diren erabakietaz ez bagira arduratzen eta ez badugu gure herriaren etorkizunean eragiten.

Dena fiteago doa eta gure eguneroko guhauren bizitzako aktibitate eta eginbeharrek, gure bizi-bidearen arroila markatzen digute, ez dezagun bidearen beste alderat salto egin.

Indibidualismorat garamatzan testuinguru sozialak eraginak badu. Testuingurua «soziala» bada ere, ez dut uste gizarteak giro hori nahi izan duenik, bainan, ekonomia-politikak duela xendera markatu. Kritikatzen dugun bidearen gainean egonez kritikatzen dugu bide hori bera. Masotistak ala perbertsoak gira?

Uste dut eztabaidatzeko eta ekiteko leku baten bila dabilela Ipar Euskal Herriko jendea. Bainan bilatzen ez den ber, leku hori eraiki behar litaike, eta balitaizke eskuak horretarako prest!

Orain pandemiaren testuinguruaren eragina gure askatasunari jo dakiokeen kolpe azkarrena bezala ikusten dugu. Agian hala da, bainan ez dakot ezberdintasun ainitz ikusten aintzineko indibidualizatze eta desengaiatze garaiekin, eraginaren abiadura ez baldin bada!

Ah bai beste ezberdintasun bat bada… lehen engaiatzea errexagoa zen! Egia! Zerk geldi gintzakeen? Orain uste dugu ezinezkoa dela…

Eta berdin segitzen dugu: gure ibilkeraz pleñi, atsekabe hortarat garamatzan bide bakartian ibiliz… eta ibiliz! Bide on bat aukeratzen saiatu gabe…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).