Saiatzen gira nahasketa batzuk eragiten, jende ezberdina gomitatuz

Kattina Haran-Raizin, Julen Oillarburu eta Joana Barbier
Kattina Haran-Raizin, Julen Oillarburu eta Joana Barbier

Azken 26 urteetan Euskal Herria Zuzenean Festibalak alternatiben mintegi, formakuntza eta elkarlan espazioa izaiten segitzen du. Gogoetak hainbat galdera pausatu dizkie azken urteetan EHZn koordinazio taldean ari diren Joana Barbier, Kattina Haran-Raizin eta Julen Oillarburu kideei. Jarraian, haien erantzunek, parte hartze anitza segurtatzeko, publiko gaztea hunkitzeko eta diskriminazioen kontrako egiteko moldeak hurbiletik ezagutzeko paradak eskaintzen dizkigute.

Nola ezagutu duzue EHZ Festibala eta zer- tako bertan laguntzaile edo eta arduradun gisa parte hartzerat motibatu zirezte?
Kattina: Ene aita festibalaren sortzaileetariko bat izanki, ttipidanik EHZ-rat joan naiz. 15/16 urte nituelarik, lehen aldikotz laguntzaile gisa izena eman nuen eta hortik urte batzuetarat, Uztaritzeko gaztetxeko kide batzuekin laguntzaileen txanda komisioa osatu genuen. Gisa hortan, hiru egunetan laguntzaile izaitetik ardura gehiago hartu eta koordinazioko taldean sartu nintzen. Harremanak eta plazerrak eraman naute ardura horien hartzera.
Joana: EHZ festibala betidanik ezagutu dut. Nere baitarik lehen aldiz parte hartu nuelarik Heletan izan zen. Kolegioan nintzelarik, “Sorgin” deitutako dantza sorkuntza proiektuan parte hartzeko proposamena luzatua izan zitzaigun. Ondoko urteetan hiru egunez laguntzaile gisa aritu nintzen postu desberdinetan: akanpalekuan, zirkulazioan, ostatuan… 2018an EHZko antolatzaileek deia zabaldu zuten gazte berri batzuek erreleboa har zezaten. Neretzat aski ebidentea izan zen eta hortik aitzina koordinazioan eta programazio taldean sartu nintzen. Antolakuntzan sartzeak festibalaren beste ikuspegi bat ekartzen dizu. Alde batetik formatzailea, esparru ainitzetan eta jende desberdin ainitzekin elkarlanean ari zirelakotz eta bestetik energiaz betetzen zaituen proiektu bat da.
Julen: EHZ ttipitatik ezagutzen dut. Lizeotik laguntzaile bezala parte hartu dut eta hori aski naturala izan da. Joana bezala, 2018an lagun talde batekin motibatu ginen beste gisa bate- tan parte hartzerat ardura batzu hartuz. Hameka arrazoinek eraman ninduten EHZn militatzera: formakuntza gune bat da, kolektiboki lanean aritzen ikasteko aukera bada, beste eragileen ezagutzeko parada eta batez ere, ene iduriko, holako espazio baten beharra dugu Euskal Herrian.

GOGOETA-Exergue - Joana

 Joana (26 urte, Hazparnekoa): Antolakuntzan sartzeak festibalaren beste ikuspegi bat ekartzen dizu. Alde batetik formatzailea, esparru ainitzetan eta jende desberdin ainitzekin elkarlanean ari zirelakotz eta bestetik energiaz betetzen zaituen proiektu bat da.

Jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko trukaketa eta ezagutza bultzatzeak egiten du EHZ Ipar Euskal Herriko ekimen berezienetako bat izatea”… nola lortzen da hori?
Kattina: Hastapen batean EHZren helburuetariko bat izan zen kostaldeko eta barnekaldeko gazteen arteko trukaketak sustatzea. Baina ez niz segur “jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteak” EHZra hurbiltzera guztiz lortzen dugunik. Hainbat errealitate sozio-ekonomiko eta kultural ezberdin gurutzatzen dira ber eremu geografikoan, Iparraldean. Orduan, badira urtero EHZra hurbiltzeko ohitura dutenak, sozio-kulturalki hortara baldintzatuak baitira, badira EHZra deia jinak direnak edo bederen festibalaren berri ukan dutenak, eta badira ez dutenak nihune “EHZ” hitza ere entzun. Mundu paraleloak dirudite, baina gu saiatzen gira nahasketa batzuk eragiten, jende ezberdina gomitatuz muntaketa, desmuntaketa eta festibalerat. Joan den martxoan helburu horrekin EHZ Biarritzera eraman ginuen adibidez. Ez da beharba “naturalki” eginen den nahasketa baina guk hori bultzatu nahi dugu, izan laguntzaile, festibalari edo beste, hainbat maneratan jendea parte hartzera gomitatuz.

Ipar EHren egoera sozio-linguistikoa dela eta zer egiten duzue EHZn “Euskal hizkuntza, nortasun nahiz kultura defenditzen dituen antolakuntza” segurtatzeko?

Kattina: Bere izenak dioen bezala, Euskal Herria Zuzenean hizkuntza, nortasuna eta kul- turaren erakusleihoa da. EHZan euskaraz eta euskaratik sozializatzeko baldintzak plantan ezartzen ditugu, besteak beste, barne mailan euskara harremantzeko hizkuntza bezala lehenetsiz eta kanpora begira euskaraz komunikatuz, trukatuz eta gure kulturaren errepresentazio mota guziak publikoari deskubriaraziz. Festibala bera “besta” eta momentu goxo bat izateak permititzen du, gure ustez, euskararen erabilera informala garatzea. Azkenean, guretzat, EHZa euskaraz bizitzeko eta solastatzeko baliabide edo tresna bat da. Hein hortan iduritzen zait Ipar Euskal Herriko egoera sozio-linguistiko dominanteaz aparte kokatzen dela EHZ. Oraindik holako beste mila gune sortzekoak dira, euskara balore eta ideia anti- kapitalistei lotzea ahantzi gabe…

GOGOETA-Exergue - Kattina

Kattina (25 urte, Larresoro & Izturitzekoa): Ez da beharba «naturalki» eginen den nahasketa baina guk hori bultzatu nahi dugu, izan laguntzaile, festibalari edo beste, hainbat maneratan jendea parte hartzera gomitatuz.

Nola lantzen da EHZn belaunaldi berrien parte hartzea? Hots, zer egiten da proiektuak, antolakuntza mailan, beti aitzina segitzeko eta kalitate maila segurtatzeko, laguntzaile berriak lotzeko eta ardura berrietan murgiltzeko?
Julen: Egia da EHZren indarra dela belaunaldiz belaunaldi segitu izana eta 26 urteren ondotik beti xutik izaitea. Proiektuak badu erreproduzitzeko gaitasun bat. Laguntzaile gisa parte hartzen delarik, pixkanaka geroz eta ardura gehiago hartzen dira eta komisioen aniztasunak (logistika, administrazioa, ostatua, janaria, komunikazioa…) ahalbidetzen du bakoitzak nahi duen espazioan militatzeko parada izatea. Horrez gain, beti harremanetan gira beste eragileekin, adibidez, materiala/logistika/txandak beste elkarteekin trukatuz. Horrek beste eragileekin elkarlan bat sortzen du. Aurten, publiko gazteagoak hunkitzeko, EHZ lizeoetan proiektua abiatu dugu, Ipar Euskal Herriko hainbat lizeoetan euskal kulturari eta ekimenen antolaketari buruzko saio ludikoak proposatu ditugu.

Eskaintza politikoak lehentasunezko tokia du EHZn (tailerrak, hitzaldiak, mahain inguruak, bestelako lanketa kolektiboak, etab.). Zergatik hautu hori eta zein dira aurtengo formakuntza saio azpimarragarrienak?
Joana: Beste eskaintza motak bezalako lehentasuna du eta eskaintza politikoak EHZ edukiz mamitzen du. Festibalak ez du baitez- pada posiziorik hartzen, baizik eta eztabaidari lehentasuna emaiten, gaur egungo problematiken irakurketa kritikorako gako batzu eskainiz. Ukrainiako gerla, eritasun mentalak edota jatorrizko populuen borrokak izanen ditugu eztabaidagai, besteak beste. Baina hitzetatik praktiketara salto baten egitea helburua dugu ere. Aurten eramaiten diren lanketen artean, Don Bosco institutuko gazte migranteekin sortu den rap proiektua aipatu genezake, baita Bretainian antolatu dugun ateraldia, Redadeg-aren sustenguz.

GOGOETA-Exergue - Julen

Julen (26 urte, Donamartirikoa): Laguntzaile gisa parte hartzen delarik, pixkanaka geroz eta ardura gehiago hartzen dira eta komisioen aniztasunak (logistika, administrazioa, ostatua, janaria, komunikazioa…) ahalbidetzen du bakoitzak nahi duen espazioan militatzeko parada izatea.

EHZ erasorik gabeko gunea dela bermatzeko, neurri aitzindari batzu praktikan emaiten hasi zirezte. Zein dira ezaugarriak, zer ondorio izan ditu eta nola landuko da sail hori aurten?
Kattina: Bai, EHZ ez da gizartetik aparte den irla bat eta beraz ez gira gizartean emaiten den bortizkeriatik salbu. Haatik, EHZ gune seguru bat izaitea nahi ginuke guziendako. Horregatik, EHZko Erasoen Kontrako Brigadak joan den urtean eraso matxistei erantzuteko protokolo bat martxan ezarri zuen eta aurten eraso arrazistei eta LGBT foboeri ere erantzunen dien protokolo bat landu eta garatu du. Protokolo hunen bidez prebentzio lanak egin eta erasorik onartuko ez duen kultura bat sortu nahi dugu. Festibalari eta laguntzaileak seguru senditzea eta eraso bat izanez gero, sustengatuak izaitea helburua izanki. Uste eta espero dugu, EHZn joan den urtean Erasoen Kontrako Bri- gadak egin duen lanari esker gogoetarako bidea zabaldu(ko) dela, beste ekitaldi eta elkarteak ere errealitate hunen inguruko neur- riak hartzera bultzatuz. Hari beretik, edozein motako (genero, jatorri etab) erasoei fermuki eta gogorki erantzun ahal izaiteko baita horien parean denen erresponsabilizatzeko ere, EHZ-ko arduradun guziek protokoloari buruzko for- makuntza ukan eta ukanen dute. Hala ere, bide anitz dugu egiteko oraino.

GOGOETA-Kontzertu

Aurtengo EHZn (utzailak 1/2/3) musika, tailer, ikusgarri, engaiamendu ezberdinen ataletan, zer azpimarra edo gomenda zinezakete?
Joana: Ez dut ikusgarri edo kontzertu bat bereziki gomendatuko. Aurten ere eskantza zabala egitea entseatu gira denek plazer hartzeko gisan. Edozeinek bere gustuko zerbait atxeman dezake. Alde batetik Euskal Herriko taldeak eta ikuskizunak programatzen segitzen dugu, azken urteetan bezala, EHZk bertako taldeer eszena toki bat eskainiz. Bestaldetik, kanpoko talde batzuen ekarraraztea erabaki dugu, beste estilo eta herrietako taldeak deskubriarazteko gisan. Baina egitarauaz eta proposatutako ikuskizun desberdinetaz gain, nik uste haratago doala festibala, publikoa hiru egunez zerbait berezi bizitzeko heldu baita. EHZ emozionalki kriston zaflakoa ematen dizun proiektua da; preseski 3 egunez jendea zoriontsu, uros, irriz, lanean ikusten baituzu. Beraz sinpleki zuen energiaz indartu nahi baduzue, etorri EHZ Festibalera gozatzera, hortik sekulan baino kargatuagoak aterako baitzirezte.
Kattina: Aurten ere, beste urteetan bezala, laguntzaile beharra dugu. Motibatu! Baita muntaketa eta desmuntaketarat ere, giro ezin hobea izanen da! Gure belaunaldia gero eta sendoago doa eta aurtengo festibalan sendituko dela segur naiz. Urtean zehar egin diren ekimenetan ikusi dugu zenbat jende hurbildu eta motibatu den: udaberriko ekimenaren arrakasta, lizeoetako aurkezpena, Redadeg-ean parte hartzea… Festibala indartsua da! Urteak joan arau hobetzen saiatzen gira eta joan den urteetan beharba falta ziren finizioak eginen ditugu aurten. Etorri gozatzerat!
Julen: Odei Barrosok Terapia kantuan erraiten duen bezala: «Boomba-pa drill-a trapa, aberasten ari zaigu mapa»! Zaila da zerbait bereziki azpimarratzea, baina rap zalea naiz eta euskal rap-aren garapenak anitz ilusionatzen nau. Odei Barrosok apirilean kaleratu duen Terapia albuma aurkeztuko du eta Frantzia iparretik jinen den Eesah Yasuke raplariaren kontzertuak jakinmina pizten daut. Aipa nezake ere Kanalduderekin antolatuko den rap saio berezia, Euskal Herriko hainbat raplari bilduko dituena. Etorkinekin proiektua… Izan karrikan, musikan, politikan, euskarak gune berriak konkistatu behar ditu. Beraz deneri: “Ongi etorri klubera”.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Saiatzen gira nahasketa batzuk eragiten, jende ezberdina gomitatuz

Comments are closed.