2022ko urte bukaeran abiatu zen Plazara abentura, euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izateko helburuarekin. 2023 urtean, hasi dira lanean, partaide anitzekin eta zeregin arrunt desberdinetan. Orain arte egindakoaren bilana egiteko eta ondoko hilabeteei begira proiektatzeko, Biltzar Nagusia antolatuko du Plazarak, otsailaren 9an, 18:00etan Arbonako Arantzolan.
Plazararen biltzar nagusia, denei idekia da. Gibeltasunarekin begiratuko zaio orain arteko ibilbideari, gardentasun eta demokrazia ariketa batean.
Hartu agenda eta notatu data:
Otsailaren 9an, ostiralez, 18:00-20:00. Arbonako Arantzolako supazter giroan.
Ondotik: Pintxo, trago, blabla eta haha!
Biltzar idekia da.
Plazara-k bere gomitan dion bezala, “Plazalagun, Plazakide, kurios, adixkide edo eszeptiko: zatozte!!”
Aipagaietan:
Zer egin dugu 2023an?
Zer egingo dugu 2024ean?
Nola parte hartzen ahal da konkretuki proiektuan?
Zer behar ikusten duzue?
…
Heldu zira? >>> Antolaketa errexteko, izena eman.